Arautegia

Inprimatu

523/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren 2023ko martxoko zikloko deialdian sartutako destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1225
  • Xedapen-zk.: 523
  • Xedapen-data: 2024/02/28
  • Argitaratze-data: 2024/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 265/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa deitu zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian/lanpostu funtzionalean (2021eko martxoaren 9ko EHAA 9. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 424/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk.), zeina abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatu zen (irailaren 7ko EHAA 171 zk.), argitaratu egin zen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 22ko 49/2024 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta deitutako destinoak behin behineko esleitu ziren, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko deialdian sartutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak Lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriari/lanpostu funtzionalari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta

Lehenengoa. Behin betiko onartzea, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko onartutakoen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 424/2023 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena. Behin betiko onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko apirileko zikloko baztertutakoen zerrenda. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 424/2023 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 424/2023 Ebazpenaren Eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4. artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere hartu beharko da kontuan, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Halakoetan, interesduna behin-behineko atxikipenean badago, EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)