Arautegia
Inprimatu449/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Josu Mirena Irastorza Goņi jauna Gimnasioko Gainbegirale (Errehabilitazioa) kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5368
- Xedapen-zk.: 449
- Xedapen-data: 2024/10/25
- Argitaratze-data: 2024/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
239/2013 Ebazpenaren bidez, Josu Mirena Irastorza Goņi jauna Gimnasioko Gainbegirale (Errehabilitazioa) izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Josu Mirena Irastorza Goņi jauna Gimnasioko Gainbegirale (Errehabilitazioa) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko azaroaren 30eko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zumarraga, 2024ko urriaren 25a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.