Arautegia
Inprimatu433/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 91
- Hurrenkera-zk.: 2304
- Xedapen-zk.: 433
- Xedapen-data: 2023/04/27
- Argitaratze-data: 2023/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.
Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1673/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
Lehenengoa. Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.
Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan, data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2023ko ekainaren 6a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.
Lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1673/2019 Ebazpenean araututakoari jarraiki, 2023ko ekainaren 6ra arte, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez.
Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
2023ko martxoko ziklo honetan, 2023ko ekainaren 6ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko ekainaren 6a amaitzen denean.
Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 839/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikaria kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
- Zuzendutakoa: 1358/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako ebazpen hau zuzentzen duena: 433/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Teknikari Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako.
- Aldatutakoa: 642/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 433/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Espezialista Profesional lanbide-taldeko Informatikako Teknikari Espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
- Ikus: 1673/2019 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzen da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko laborategiko teknikari espezialista kategoria.
- Ikus: ERABAKIA, 2019ko azaroaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baitira lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko.