Arautegia

Inprimatu

2315/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesuko eta Laborategietako Erizaintzako Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4303
  • Xedapen-zk.: 2315
  • Xedapen-data: 2024/08/30
  • Argitaratze-data: 2024/09/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesuko eta Laborategietako Erizaintzako Ondoko lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

    2. Titulu hau edukitzea: B1 (Diplomadun sanitarioak).

    3. Gutxienez, lan-esperientzia hau edukitzea: 4 urte B1 lanbide-taldean.

    4. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako baldintzak.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan ospitalizazio kirurgikoko prozedurari eta laborategiei buruzko kudeaketa-memoria egitea.

    Prestakuntza edota lan-esperientzia izatea Erizaintzako Unitateen kudeaketan.

    Esperientzia izatea Pazientearen arretan ospitalizazio kirurgikoko eta laborategien esparruetan eta diagnostikoari eta tratamenduari laguntzeko zerbitzuetan.

    Ezagutza eta esperientzia izatea ikerkuntzan eta irakaskuntzan.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea taldeen antolakuntzan eta kudeaketan.

    Ofimatikari eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboei buruzko ezagutza izatea.

    Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (helbidea: Gurutzetako Plaza 12, 48903 Barakaldo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskaera (helbidea: Gurutzetako Plaza 12, 48903 Barakaldo), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

    Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskaeran.

  5. Balorazio Batzordea.

    Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

    Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedura amaitzeko ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Barakaldo, 2024ko abuztuaren 30a.

    Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

    MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik