Arautegia

Inprimatu

1944/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze-Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Kirurgia Kardiobaskularreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4975
  • Xedapen-zk.: 1944
  • Xedapen-data: 2023/10/10
  • Argitaratze-data: 2023/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Kirurgia Kardiobaskularreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2023ko martxoaren 29ko EHAA 62. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 324/2023 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 71. zk., apirilaren 20ko 387/2023 Ebazpenaren bidez aldatua maiatzaren 5eko EHAA 84. zk. eta abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua irailaren 7ko EHAA 171. zk.), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Kirurgia Kardiobaskularreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Kirurgia Kardiobaskularreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta

Lehenengoa. Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Kirurgia Kardiobaskularreko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian. Deialdi hori, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 324/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.