Arautegia
Inprimatu1545/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia Aróstegui Uranga andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5318
- Xedapen-zk.: 1545
- Xedapen-data: 2024/10/31
- Argitaratze-data: 2024/11/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 19ko 706/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESlko Psikiatriako Zerbitzuko Buru lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk. eta 2024ko maiatzaren 23ko BOE, 125. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Silvia Aróstegui Uranga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. Silvia Aróstegui Uranga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Psikiatriako Zerbitzuko Buru, aldi baterako.
Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urriaren 31.
Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena. Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2024ko urriaren 31.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa)
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.