Arautegia
Inprimatu1501/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Maitane Arrizabalaga Calzacorta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendari kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5860
- Xedapen-zk.: 1501
- Xedapen-data: 2024/10/31
- Argitaratze-data: 2024/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1036/2015 Ebazpenaren bidez, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea izendatu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendari (2015eko ekainaren 12ko EHAA, 109. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urriaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari eta Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.