Arautegia

Inprimatu

1427/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 4974
  • Xedapen-zk.: 1427
  • Xedapen-data: 2024/10/16
  • Argitaratze-data: 2024/10/30

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia (Zuzendaritza Nagusiaren irailaren 5eko 1304/2024 Ebazpenaren bidez argitaratu zen EHAAn irailaren 26ko EHAA, 188. zk.). Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta ez da hautagairik aurkeztu behar den eran eta epean. Hala,

Lehenengoa. Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia, izangairik ez dagoelako.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.