Arautegia

Inprimatu

1331/2024 EBAZPENA, irailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4604
  • Xedapen-zk.: 1331
  • Xedapen-data: 2024/09/18
  • Argitaratze-data: 2024/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Santa Marina Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz langile lan-kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia/Gradu titulua edukitzea.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adierazi beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahalko dute.

    CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    SUSANA LÓPEZ ALTUNA.