Arautegia

Inprimatu

1274/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde kargutik kentzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4925
  • Xedapen-zk.: 1274
  • Xedapen-data: 2024/08/26
  • Argitaratze-data: 2024/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 547/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko apirilaren 7ko EHAA, 80. zk.), Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde kargutik kentzea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urrriaren 13ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.