Arautegia

Inprimatu

1211/2024 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren administrazio kontseiluaren uztailaren 11ko erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpena zuzenduz. Ebazpen horren bidez argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3723
  • Xedapen-zk.: 1211
  • Xedapen-data: 2024/07/18
  • Argitaratze-data: 2024/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Espezialista Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako. Azaroaren 8ko 221. EHAAn argitaratu zen ebazpen hori, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 411/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk.), abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua (irailaren 7ko EHAA 171. zk.), argitara eman zen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 4ko 149/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 99. zk.), argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.

Gutiérrez Antuñano andrea ez zen parte-hartzaile gisa ageri 2023ko martxoko esleipen-zikloan, ez baitzen agertzen 2023ko martxoko zikloko onartutako pertsonen zerrendan, ezta 2023ko martxoko zikloko baztertutakoen zerrendan ere.

Gutiérrez Antuñano andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpenaren aurka, bere iritziz, 2023ko martxoko esleipen-zikloan parte hartzeko eskaera lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorretik kanpo uztea ez zetorrelako bat Zuzenbidearekin.

Aurkeztutako errekurtsoa behar bezala aztertu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baietsi egin du, 2024ko uztailaren 11ko Erabakiaren bidez. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki du Gutiérrez Antuñano andrea lekualdatze-lehiaketa irekiko 2023ko martxoko zikloko parte-hartzaile gisa onartzea. Beraz, zuzendu egin behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpena, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrari buruzkoa, eta behin betiko destinoa esleitu behar zaio, Zuzenbidean dagozkion gainerako ondorioekin.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

Lehenengoa. Ebazpena ematea, betearazteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren uztailaren 11ko Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpena zuzenduz. Ebazpen horren bidez argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak. Zehazki, zuzenketa hau egingo da:

Aldatu egingo da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpenaren I. eranskina, zeinak Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako destinoen behin betiko esleipena jasotzen baituen. Hala, Marina Lorea Gutiérrez Antuñano andrea sartuko da 2023ko martxoko esleipen-zikloan onartutako pertsonen zerrendan.

Aldatu egingo da apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpenaren III. eranskina, zeinak destinoen behin betiko esleipena jasotzen baituen, eta Marina Lorea Gutiérrez Antuñano andrea sartuko da Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea ESIan dagoen destino honen behin betiko esleipendun gisa:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena. Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 860/2024 Ebazpenean ezarritakoa.

Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.