Arautegia

Inprimatu

1178/2024 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, egiten da Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) Osasun-Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3552
  • Xedapen-zk.: 1178
  • Xedapen-data: 2024/07/09
  • Argitaratze-data: 2024/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Beharrezkoa denez Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketa-buruaren eginkizunak betetzea, deialdi honetan aplikagarriak dira Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak, baita horren Hirugarren Xedapen Gehigarrian adierazitakoak ere. Bertan aurreikusitakoaren arabera, 18.3, 24.3.b) artikuluetan eta Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian jasotako hartzeko ekonomiko indibidualak, Aurrekontuen Legean sartutakoen arabera, dagokion lansari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira. Horiek ezartzeko argitaratzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenak zehaztutako datatik aurrera gauzatuko dira eta izango dituzte ondorioak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28 artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin, eta kontuan hartuta ezarritako oinarri hauek:

OINARRIAK

  1. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketa-buruaren eginkizunak betetzea, lanpostu bati espezifikoki esleitu gabeak. 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren15.artikuluan jasotakoari jarraiki, lanaldiaren % 10eko gutxieneko dedikazioa ezartzen da. Deialdi honen xede diren Ikasketa-buruaren eginkizunei dedikatu beharrekoa lanaldiaren % 30 izango da.

  2. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    Plantillako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), Osakidetzako Fakultatibo Espezialista Mediko/Teknikoa.

    Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea, A1 lanbide-taldean.

    Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan egotea.

  3. Merituen baremoa (gehienez, 100 puntu).

    Merituen balorazioak bi fase izango ditu:

    1. Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 50 puntu).

      Hautaketako Batzordearen aurrean Proiektu-memoriaren jendaurreko azalpena egitean datza, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Ikasketa-burutzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagai(ar) ekin elkarrizketa bat egitea.

    2. Merituen balorazioa (gehienez, 50 puntu).

      Puntuazioa honela banatuko da:

      Esperientzia lan-taldeen kudeaketan (gehienez, 10 puntu).

      Atalburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

      Zerbitzuburu gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

      Arlo asistentzialeko arduradun gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzu emandako hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.

      Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

      Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

      Esperientzia klinikoa (gehienez, 10 puntu).

      Fakultatibo espezialista mediku-tekniko gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan (0,05 puntu).

      Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

      Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

      Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez, 10 puntu).

      Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 5 puntu).

      Egiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua (urte bakoitzeko): 1,000 puntu.

      Fakultateko Katedraduna (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

      Fakultateko irakasle (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

      Irakaskuntzako egiaztatutako etengabeko prestakuntzan (urte bakoitzeko): 0,025 puntu.

      Ikerkerta-jarduera (gehienez, 5 puntu)

      Doctore titulua:1,0000puntu.

      Ikertzeko nahikotausna /IAE: 0,7500 puntu.

      Ikerketa proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektuko.

      Ikerketa proiektuak (ikertzaile laguntzailea): 0,1000 puntu proiektuko.

      Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari: 0,1000 puntu sariko.

      Patenteak eta ereduak Biomedikuntzaren arloan: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo ereduko.

      Ikasketa-burutzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia (gehienez, 10 puntu).

      Zerbitzu emandako hilabeteko bakoitzeko 0,1000 puntu.

      Irakaskuntza Batzordean parte hartzea (gehienez 10 puntu), batzarren akten bitartez edo Irakaskuntzaren Batzordeko presidentearen ziurtagiriaren bitartez egiaztatua; parte-hartze bakoitzeko, 0,2500 puntu.

  4. Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  5. Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak (Labeaga Auzoa 46 A, 48960 Galdakao), 20 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

    Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Curriculum Vitaeko dokumentazioa honako hau izan behar da:

    1. NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    2. Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

    3. Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

    4. Ikasketa-burutzaren Kudeaketarako Proiektu-memoria, deialdi honen xede diren eginkizunei buruzkoa.

    5. Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

      CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

  6. Hautaketa Batzordea.

    Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.

    6 kidez osatutako Hautaketa Batzordea eratuko da: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.

    Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari medikoa, batzordeburu gisa arituko dena.

    Euskal Autonomia Erkidegoko espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzako Ikasketa-buru bat.

    Erkidegotik kanpoko espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzako Ikasketa-buru bat.

    Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko (Barrualde-Galdakaoko ESI) Irakaskuntza Batzordean aritzeko izendapena duen akreditatutako Fakultatibo Tutorea.

    Osasun Saileko Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko zerbitzuburua.

    Barrualde-Galdakaoko ESIko Pertsonaleko zuzendariordea, idazkari lanetan arituko dena.

    Akta egingo da Hautaketa Batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merituen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.

    Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako osasunari buruzko prestakuntzaren sistema arautzen duen 2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak izendapen proposamen bat egingo dio zentroko Gerenteari, eta horrek, proposamenarekin bat etorriz, hautatutako izangaia izendatuko du. Zentroko zuzendari-gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.

  7. Hautaketa prozedura.

    Epaimahaiak dokumentazioa baloratuko du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.

    Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte.

  8. Prozedura amaitzeko Ebazpena.

    Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

    2012ko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan jasotakoari jarraiki, arlo publikoan, Espezializatutako prestakuntzako ikasketa-buruaren lana karrera profesionalaren barruan dagokion maila aitortuz islatuko da, artikulu horretan zein hautaketa eta horniketa prozesuetan ezarritako eran.

  9. Ikasketa-buruaren errendimenduaren aldian aldiko ebaluazioa.

    Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, Ikasketa-buruei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro azter tuko zaizkiola zeregin horretan ari denari.

    Ebaluazioa lau urtean behin egingo du Batzorde berri batek, Hautaketa Batzordea eratzeko prozedura berari jarraituta berariaz zeregin horretarako eratu dena. Ebaluazioaren ondorioz, kasuaren arabera, Ikasketa-burua bere eginkizunetan berretsi edo kargutik enkaitu ahal izango da. Ebaluaziorako, kontuan hartuko da Zentro edo Unitatearen Plan Estrategikoan eta Iraskaskuntzako Kalitatea Kudeatzeko Planean ezarritako irakaskuntzako helburuak bete diren.

  10. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 9a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARIA ROSA PEREZ ESQUERDO.