Arautegia

Inprimatu

108/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, irailaren 29ko 1888/2023, 1889/2023, 1890/2023, 1891/2023, 1892/2023 eta 1893/2023 ebazpenak aldatzen dituena. Ebazpen horien bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko oinarrizko destinoak 2023ko martxoko zikloan eta 2023-2024-2025eko eskaintza-zikloetan betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzaileak izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 487
  • Xedapen-zk.: 108
  • Xedapen-data: 2024/01/19
  • Argitaratze-data: 2024/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko. Ebazpen hori partzialki aldatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.

Irizpide Orokorren Lehen apartatuan, «Iraupena»-ri dagokionez, honako hau ezartzen da: «Prozesuen jarraitutasuna bermatzen duten epaimahai profesionalak lortzeko, hasierako izendapena ezarpeneko lehen ziklorako eta 2021. eta 2022. urteetan deitzen diren zikloetarako egitea ezartzen da.

Era berean, beti esperientzia duten kideak izan daitezen, epe hori amaitzean, % 50era bi urtez luzatzea ezarri da, behin bakarrik, eta epaimahaikideen beste % 50era berritzea, bi urtetan deitutako zikloen aldia amaitzen den bakoitzean».

2021ean destinoak esleitzeko bi prozesu hasi ziren, zegozkion destino-eskaintzen bidez: 2021eko apirileko zikloa eta 2021eko azaroko zikloa, hurrenez hurren. Prozesu hori 2023an amaitu zen. 2022an ez zen esleipen-ziklorik egin.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1314/2023 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaikideak izendatzeko.

Ebazpen-zatiaren lehenengo apartatuan honako hau ezartzen da: «Beraz, 2023an berritu behar dira lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko honako epaimahai hauek:

  1. epaimahaia: Lehen Mailako Atentzioko fakultatibo medikoak.

  2. epaimahaia: Diplomatu sanitarioen lanbide-taldea.

  3. epaimahaia: Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldea.

  4. epaimahaia: Osasun-teknikari laguntzaileen lanbide-taldea.

  5. epaimahaia: Kudeaketako langileak.

  6. epaimahaia: Zerbitzuetako langileak.

    Aurreikuspen hori betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen hauek eman ditu (urriaren 19ko EHAA, 200. zk.), aipatutako lanbide-taldeen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzaileak izendatzeko:

    1888/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, Medikuena, Fakultatibo Espezialista Familia-medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako medikua-LMT lanpostu funtzionalak.

    1889/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeari buruzkoa.

    1890/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldearena.

    1891/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldearena.

    1892/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, kudeaketako langileen lanbide-taldeari buruzkoa.

    1893/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, Zerbitzuetako Langileen Talde Profesionalari buruzkoa.

    Aipatutako ebazpenen ebazpen-zatiko lehenengo apartatuan, kalifikaziorako epaimahaien izendapena egiten da: «Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloa..., bai eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destino-eskaintzako zikloak... uneko urtean eta 2024. eta 2025. urteetan argitaratzen direnak...».

    2025. urtea sartzea akats bat da; izan ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenean bi urtetan deitutako zikloei egiten die erreferentzia, eta, beraz, 2023. eta 2024. urteak izango dira bi urteak.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak, zeinaren bidez onartzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak, honako hau ezartzen du: «Erabaki hau garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen zaio erakunde publikoko zerbitzu-erakunde guztietan behar bezala aplikatzeko behar diren ebazpenak edo jarraibideak emateko».

    Horregatik guztiagatik, eta indarrean dauden legeek pertsonal arloan ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1888/2023, 1889/202023, 1890/2023, 1891/2023, 1892/2023 eta 1893/2023 Ebazpenak aldatzea, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzaileetako kideen izendapenaren iraupenari dagokionez, zeina zerrendatutako ebazpenei dagozkien ebazpen-zatien lehen apartatuan jasota baitago.

Ebatzi da izendapenaren iraupena 2023an eta 2024an argitaratutako lehiaketa ireki eta iraunkorreko destino-eskaintzaren zikloak amaitu arte luzatzea.

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren uztailaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.