EAEko laku, barneko hezegune eta urtegien zaintza-sarea. 2022/2023 Ziklo Hidrologikoa
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Uraren Euskal Agentzia 2001ean hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoko barneko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egiten. 2013an, jarraipen hori zabaldu egin zen urtegi kategoriako ur-masen jarraipenarekin, eta, azken urteetan, jarraipena egin da bere ingurumen-balioengatik interesgarritzat jotzen diren beste ur lamina batzuetan, plan hidrologikoetan ur-masatzat hartzen ez diren arren.
Hemen aurkezten dira Euskal Autonomia Erkidegoko lakuei, barruko hezeguneei eta urtegiei lotutako jarraipen-programak gauzatzean ziklo hidrologikoan egindako lanak. Lan horietan, oro har, adierazle biologikoak, fisiko-kimikoak eta hidromorfologikoak ebaluatu dira, aurreko edizioaren antzera, baina etengabeko berrikuspen metodologikoari eutsi zaio, arau-eskakizunetara eta aurrerapen teknikoetara egokitzeko.
2022/2023 ziklo hidrologikoari dagokion txosten osoarekin batera, egoera-kalifikazioaren laburpen-dokumentu bat idatzi da, lortutako emaitzetatik eta jardueretatik abiatuta.