Euskadin tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroaren Harrera Batzordeak, hirugarren sektoreko erakundeek, atzerritar jatorriko pertsonen elkarteek eta euskal administrazioetako ordezkariek osatua, "Euskadin tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak" dokumentua garatu du.
Dokumentuak euskal tokiko agenda politikoan harrera-politikak diseinatzearen garrantzia azpimarratzen du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta, EUDELek horien ezarpenaren buru izan behar du, eta beharrezko ekarpenak egin behar dizkio dokumentu honi.
Gainera, dokumentuan aipatzen den bezala, EAEk badu Migraziorako Euskal Itun Soziala, eta euskal erakunde eta eragile sozial, politiko eta sindikal askok bat egin dute itun horrekin, eta hainbat konpromiso zehazten ditu, hala nola "harrera, integrazioa eta elkartasunaren, aniztasunaren eta bizikidetzaren diskurtsoa" defendatzea, "nazioarteko babesaren eskatzaileen eta errefuxiatuen harrera eta integrazioa kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzera bideratutako jarduerak" garatzea, edo "maila instituzional eta sozial desberdinen arteko lankidetza sustatzea [eta] elkarte-sarearen zeregina indartzea, elkarrizketarako eta lankidetzarako mekanismo iraunkorrak ezarriz, pertsona migratzaileen erakundeek harreran eta integrazioan duten zeregina sustatuz".
Azken batean, eta dokumentuak berak sakontzen duenez, atzerritar jatorriko pertsonen harreran sakondu nahi da, integrazioaren edo gizarteratzearen aldeko ekintza multzo zabalago horren barruan udalerriek sustatu behar dituzten tokiko politiken zati gisa.