Euskal Autonomia Erkidego Barneko Hezeguneen Kalitate Ekologikoaren Jarraipen Sarea. 2020/2021 Ziklo Hidrologikoa

Xehetasunak

EAEko hezeguneak

2001 urteaz geroztik Uraren Euskal Agentziak "Euskal Autonomia Erkidego Barneko Hezeguneen Kalitate Ekologikoaren Jarraipen Sarea" izeneko proiektua egiten du. Honako honetan, 2020/2021 ziklo hidrologikoan egindako lanak aurkezten dira.

Euskal Autonomia Erkidego Barneko Hezeguneen Kalitate Ekologikoaren Jarraipen Sarea 2020/2021 ziklo hidrologikoan adierazle biologiko, fisikokimiko eta hidromorfologikoak aurreko zikloan bezala ebaluatu ditu.

2020/2021 ziklo hidrologikoari dagokion txosten osoarekin batera egoeraren kalifikazioaren laburpena aurkezten da, lortutako emaitzetan eta berrikuspen metodologikoan egindakoetan oinarrituz