2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak landutako gida hau praktikoa eta kolaboratiboa izatea nahi dugu. Izan ere, gure asmoa da eragile guztiak sartzea estrategiaren barruan, eta eragile horiek guztiek elkarrekintzan jardutea, helburu argi batez: bizimodu berrietara aldatzea lortzea, jasangarritasunaren kultura berri baterantz joz.

1. Euskal herritar sentsibilizatuak, erantzukideak, kritikoak eta parte-hartzaileak

  • Gizarte jasangarria izateak zer inplikatzen duen badakitenak.
  • Toki-mailan eta maila globalean bere planetaren etorkizunaren arduradun gisa duten rolaz ohartzen direnak eta bere egiten dutenak, mundua hobetzeko, irtenbide eta akordio irudimentsuak bilatuz eta aplikatuz.
  • Gazteei rol garrantzitsua ematen dietenak konpromisoari eta parte-hartzeari dagokionez.

2. Herri eta hiri hezitzaile eta jasangarriak

  • Eguneroko bizitzan hezkuntza eta jasangarritasuna barneratu dituzten herriak eta hiriak.
  • Pertsona guztiekin atseginak eta naturaren errespetuarekiko kontsekuenteak direnak.
  • Zeharkako Jasangarritasun- eta hezkuntza-irizpideekin lan egiten duten erakunde irekiak lider dituztenak.

3. Ingurune berde, sozialki arduratsu, kulturalki aktibo, osasungarri, demokratiko eta baketsua

  • Modu osasungarrian eta bakean bizitzeko ingurunea.
  • Eremu urbanoak naturan barneratuta dituena, eta, neurri handi batean, baliabideez autohornitzeko modukoa (energia berriztagarriak, baratzeak, eta abar).
  • Modu arduratsuan kontsumitzen duena, produktuen bizi-zikloa eta karbono-aztarna/aztarna ekologikoa/hidrologikoa kontuan hartuta.
  • Klima-aldaketaren eragina nabarmen murriztea lortu da prebentzioari esker, eta aldaketara egokitzeko neurriak hartu dira.
  • Biodibertsitatea gizarteak baloratutako elementu bat da.

4. Jasangarritasuna politiketan eta erabaki-hartzean barneratuta dago

  • Lurraldearen antolaketa prozesu natural aktiboetan eta zerbitzu ekosistemikoetan oinarritzen da.
  • Aberastasuna modu ekitatiboan banatzeko neurriak hartzen dira.

5. Jasangarritasunerako hezkuntza lehentasunezkoa da Eusko Jaurlaritzarentzat eta gizartearentzat

  • Jasangarritasunerako hezkuntzak berrikuntzan jardun du eta gaitasunen ikaskuntzan oinarritutako metodologiak garatu ditu. Jarduketa berriak aktiboak, barneratzaileak, diziplina artekoak, demokratikoak, integratuak, komunikatiboak eta koherenteak dira.
  • Jasangarritasuna presente dago bizitza osoko ikaskuntza-prozesuan, pertsonaren alderdi emozionaletik, arazoak modu irudimentsuan konpontzea lortzeko.
  • Ikasleen gaitasunak hobetu egin dira.

1. helmuga Ekintzarako hezkuntza

  • Hezkuntza-esparru ezberdinetan, eragile dinamizatzaileek eta berritzaileek Jasangarritasunerako Hezkuntzaren arloan daukaten rola sustatzea.
  • Ekintzarako ikaskuntza bilatuko duten metodologia berritzaile eta integratzaileak sustatzea.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzan lan egiten duten eragileen artean sareko lankidetza sustatzea.

2. helmuga Hezitzaileen, prestatzaileen eta bestelako eraldaketa-eragileen gaitasuna indartzea

  • Hezitzaileak ikaskuntza eta aldaketa errazteko gaitzea.
  • Hezkuntza ez beste sektoreetako aldaketa-eragileak gaitzea.

3. helmuga Gazteak trebatzea eta ahalduntzea

  • Unibertsitateek eta Lanbide Heziketako ikastetxeek gazteak jasangarritasunaren arloan ahalduntzeko plataforma gisa duten rolaren balioa aitortzea.
  • Jasangarritasunaren alorrean gaikuntza eta ikaskuntza sustatzea ekintzaren bidez.

4. helmuga Hiriak eta herriak jasangarritasunerako ingurune hezitzaile gisa sustatzea

  • Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21eko programen arteko koordinazioa indartzea eta balioztatzea.
  • Toki-eragileek sustatu eta garatutako Jasangarritasunerako Hezkuntzako jarduerak bultzatzea eta dinamizatzea.