Katastroko Zuzendaritza Nagusia - Katastro-datuen kontsulta

Gako-hitzak

Etxebizitza Bizileku-datuak: errolda, katastro, bizileku-aldaketa

Xehetasunak

Katastroaren datu-basean pertsona fisiko edo juridiko batekin lotuta agertzen diren higiezinen katastro-datuak kontsultatu ahal izatea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

                            

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

 

  • TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (/NAN/IFZ/AIZ/IFK).
  • Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia.

  

Titularraren NombreCompleto, Nombre, Apellido1, Apellido2 datuak ez dira nahitaezkoak, baina kontsultan adierazten badira, jasotako dokumentu-zenbakiarekin bat datozela balidatuko du katastro-datuak kontsultatzeko zerbitzuak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira katastro-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0003

TRAMITATUA.

Kontsultatutako titularraren datuak aurkitu direnean itzultzen da.

0025

EZ DAGO IFZ HORREKIN LOTUTAKO HIGIEZINIK.

Kontsultatutako titularraren daturik aurkitu ez denean itzultzen da (eta kontsulta IFZren arabera bakarrik egin denean)

0026

EZ DAGO IFZ ETA IZEN ABIZEN HORIEKIN LOTUTAKO HIGIEZINIK

Kontsultatutako titularraren daturik aurkitu ez denean itzultzen da (eta kontsulta IFZren eta izen-abizenen arabera egin denean)

  1. taula. Katastro-datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.