Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:
a) Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.
b) Arrantza metodo edo aparailu selektiboak sustatzea eta harrapaketa osagarriak murriztea.
c) Galdutako arrantza aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.
d) Lan eta segurtasun baldintzak hobetzea.
e) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.
f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
g) Akuikulturako ekoizpen zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.
h) Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea.
i) Trebetasun profesionalak eta metodo zein trebatzeko tresna berrien garapena hobetzea.
j) Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
k) Sarean lan egin eta jardunbide hobeak erakundeen artean trukatzea.
1) Itsasbazterreko artisau arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.
m) Arrantza zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
n) Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea.
Honela ordainduko dira laguntzak:
a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazitakoan.
b) Gainerako % 50a (osotasuna edo zati bat), diruz lagundutako jarduerak egin izana justifikatzeko dokumentuak aurkeztutakoan.
- Agindua, 2015eko ekainaren 24koa (EHAA Zk. 120/2015)
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko akuikultura eta arrantza sektorerako 2015eko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.
- 1198/2006 Erregelamendua (EE) (DOUE Zk. L 223/2006)
2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa. - 498/2007 Erregelamendua (EE) (DOUE Zk. L 120/2007)
2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa. - 744/2008 Erregelamendua (EE) (DOUE Zk. L 202/2008)
2008ko uztailaren 24koa, Europako Erkidegoan ekonomi krisialdiak ukitutako arrantza-ontzidien berregituraketa sustatzeko aldibaterako ekintza berezi bat ezartzen duena.
- Programa Eragilea (MARM Zk. /2009)
arrantza sektorerako. Arrantzarako Europako Fondoa 2007-2013.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:
a) Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.
b) Arrantza metodo edo aparailu selektiboak sustatzea eta harrapaketa osagarriak murriztea.
c) Galdutako aparailuak itsasoetik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.
d) Lan eta segurtasun baldintzak hobetzea.
e) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.
f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
g) Akuikulturako ekoizpen zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.
h) Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea.
i) Trebetasun profesionalak eta metodo zein trebatzeko tresna berrien garapena hobetzea.
j) Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
k) Sarean lan egin eta jardunbide hobeak erakundeen artean trukatzea.
1) Itsasbazterreko artisau arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.
m) Arrantza zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.
n) Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea.
Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.
b) Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu baino bi urte lehenago eten barik administrazio-egoitza EAEn izatea.
c) Pertsona juridikoen kasuan, euren egoitza soziala EAEren esparru-eremuan egotea.
d) Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko dagokion zerbitzuak. Ikuskapenaren gaia EAEren barruan ez dagoenean, aitortutako klasifikazio-baltzu batek egindako txostena onartuko da aldez aurretiko akta gisa.
e) Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.
Honela ordainduko dira laguntzak:
a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazitakoan.
b) Gainerako % 50a (osotasuna edo zati bat), diruz lagundutako jarduerak egin izana justifikatzeko dokumentuak aurkeztutakoan.
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
- Hirugarrenaren Alta (1)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.
- Hirugarrenaren Alta (2)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2015eko uztailaren 29 arte
6 hilabete epea irekitzen duen aginduak argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.