Txanda-kontratuak egiteko laguntzak 2020

[Txanda]

Deskribapena


Xedea

Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.

Hurrengo ataletan zehazten diren baldintzak ere bete beharko dira: Laguntzaren betebeharrak eta Kontratatutako pertsonen baldintzak

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 € (600.000 € - 2020 / 400.000 € - 2021)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2020ko urriaren 22tik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.

Txandakaria kontratatzeak 8.400 euroko diru-laguntza izango du. Kopuru hori %10ean igoko da kontratatuko den pertsona emakumea bada.

Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:

a) Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.

b) Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.

Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako zenbateko osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontua amaituz gero, gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a handik urtebetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona juridikoa
  • Pertsona fisikoa

Betekizunak

  • Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.

  • Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (Administrazio Publikoak, eta sektore publikoko beste edozein organismo edo erakunde).

  • Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik (ahaidetasuna eta bazkidetza).

  • Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, horren barne daudelarik emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren araberako sexu-diskriminazioengatik gertatutakoak.

  • Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin). Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean.

  • Berreskurapen-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

  • Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.

  • Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

  • Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Informazio zehatza: ayudas.relevo@lanbide.eus

Kodea

136406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko epea hiruhilabetekoa izango da txanda-kontratua hasten den egunetik aurrera, edo, lehenago hasitako kontratuetan, deialdi hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Betiere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 16a da.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren, pasaportearen edo nortasun-agiri baliokidearen edo AIZren kopia, edo laguntzaren organo kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal izateko berariazko baimena.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, Ekonomia Jardueren gaineko Zergen epigrafean adierazita. Jarduera hori bigarren edo hirugarren sekzioan sailkatua badago, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa murriztua aplikatzeari dagokionez (jarduera-hasieraren zergaldia eta hurrengo biak), eskatzaileak egoera horren berri eman beharko dio LANBIDEri jakinarazi beharko dio; eta, horretarako, komunikazio bat aurkeztu beharko du, sinaturik, eta http://www.lanbide.euskadi.eus web-orrian eskura egongo da eskabidearekin batera.
  • Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" (RED sistematik hartua), txanda-kontratua hasitakoan enpresak EAEn dituen kotizazioko kontu-kode guztiena.
  • Kontratatutako pertsonen NANaren edo AIZren kopia (txanda-hartzailea, txanda-emailea eta kontratatu gehigarria, hala badagokio).
  • Txanda-kontratuaren kopia eta erretiro partziala hartzen duen pertsonaren lanaldi partzialeko kontratuaren kopia. Txanda-kontratua iraupen mugatukoa bada, mugagabe bihurtzeko konpromisoa, enpresak eta kontratatutako langileak sinatua.
  • Txanda-kontratua enpresako langile batekin hitzartzen bada, lehengo kontratuaren eta kontratu gehigarriaren kopia bana.
  • Baldin eta txandakariak eta/edo kontratatutako pertsona gehigarriak enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta bazuen, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egiten ari bazen, dagokion kontratuaren edo praktikak egiteko hitzarmenaren kopia.
  • Txanda-kontratua enpresako langile batekin hitzartzen bada, erretiro partzialen txanda-kontratuak bertako langile aktiboekin betetzeko aurreko akordio batean oinarrituta, akordio horren kopia.

Dirulaguntzetarako eskabideak guztiz betetzen ez badira edo aginduzko dokumentazioa atxiki ez bazaie, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako, aldez aurretiko ebazpena emango da administrazio-prozedura erkidearen arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, agertu egin behar duzu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean. Beraz, enpresa ez badago aipatutako datu basean, Hirugarrenaren Alta eskabidearekin batera aurkeztea gomendatzen da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntzaren betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Kontratatutako pertsonen baldintzak


Txandakaria: Kolektibo hauetako batekoa izan behar du:

  • < 30 urtekoa edo 45 urte, kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
  • < 30 urtekoa, enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egitea, baldin eta txanda-hartzaileak izango badira kontratu horren edo lanekoak ez diren praktiken indarraldian edo horiek amaitu eta hurrengo egunean.
  • < 30 urtekoa edo 45 urte, enpresarekin itundutako kontratu mugatuarekin*.
  • Enpresako langilea, aurrez enpresan akordiorik badago erretiro partzialak betetzeko bertako langileen txanda-kontratuen bidez*.

* Kontratazio gehigarria egon behar du.

Kontratazio gehigarriko persona: * adierazitako kasuetan, non kontratazio gehigarri bat egin behar den, kontratatutako pertsonak kolektibo hauetako batekoa izan behar du:

  • < 30 urtekoa edo > 45 urte, kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
  • < 30 urtekoa, enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta eta amaituta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden eta lanekoak ez diren praktiken aldia egitea, baldin eta kontratazio gehigarriko pertsonak izango badira kontratu horren edo lanekoak ez diren praktiken indarraldian edo horiek amaitu eta hurrengo egunean.

Txandakatutako pertsona: Erretiro partziala hartzen duen pertsona.      

Beste tramite batzuk