Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak, alokairu orokorrak ordaintzeko. Ermua 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen helburua da Izarra Centreko bulego eta garajeen alokairuak eragindako gastuak ordaintzeko, Ermuko Udalak enpresa eta langile autonomoei emango dizkien laguntzak arautzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 2020/09/07
ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Honako baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak:
- Establezimenduak Ermuko Izarra Centre eraikinean izatea.
- Alarma-egoera ezarri aurretik alokairu-kontratua izatea (2020ko martxoaren 14a).
- Jarduera eten behar izana alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.
- Jarduera araudiak etendakoen artean ez balego, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxoa baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko batez bestekoarekin alderatuta.
ARAUDIA: