Ekonomia suspertzeko diru-laguntzak krisiagatik Covid-19. Ugao-Miraballes 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea Ugao-Miraballesen jendearentzako jarduera eta establezimendu irekia duten txikizkako merkataritzarako (I. eranskina) eta ostalaritzarako, langileak ardurapean izan edo ez, bai eta zerga-egoitza Ugao-Miraballesen duten beste autonomo batzuentzat ere, baldin eta jarduera utzi badute edo fakturazioa gutxienez %75 murriztu bada aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta, martxoaren 14ko 463/2020 EDaren 10 artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 EDan xedatutakoaren arabera; COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz sortutako inpaktu ekonomikoa arintzeko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/05 – 2020/06/15
ZENBATEKOA: 80.000,00 euroak
ONURADUNAK:
- Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duen txikizkako merkataritza.
- Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duten ostalaritza-establezimenduak.
- Egoitza fiskala Ugao-Miraballesen duten eta zerbitzu indibidualizatua ematen duten autonomoak.
ARAUDIA: