2019ko paisaiaren ekintza-planetarako diru-laguntzak

[PaisaiarenEekintza Planak prestatzeko dirulaguntzak 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak ezartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko+deialdia iragartzea. Lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira diru-laguntzok.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

-Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

Paisaiaren Ekintza Planak idazteko zerbitzu-sarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. BEZa edo bestelako zergak ez dira inolaz ere diruz lagunduko.

-Diru-laguntza esleitzeko, 9. artikuluan jasota datorren kudeaketa-organoak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

a) Aurkeztutako Ekintza Plana 2.3 artikuluan ezarritako irizpideei egokitzea: 6 puntu.

Horretarako, lehentasuna izango dute aipatu artikuluan zehazten diren ordena berean:

    • Gehienez 6 puntu a.1) irizpidearentzat.
    • Gehienez 6 puntu a.2) irizpidearentzat.
    • Gehienez 3 puntu a.3) irizpideak.
    • Gehienez 2 puntu a.4) irizpideak.
    • Gehienez 2 puntu b.1) irizpidearentzat.
    • Gehienez 2 puntu b.2) irizpidearentzat.
    • Gehienez 2 puntu b.3) irizpidearentzat.

b) Ekintza-planaren bidez lortu beharreko helburuak, eta adierazitako arazoak konpontzeko proposatutako
ekintzak. Inpaktua eta izan daitekeen paisaia-hobekuntza – 2 puntu.

c) Eragile publiko zein pribatuen eta herritarren parte-hartze prozesua diseinatzea. Proposatutako metodologiaren kalitatea eta jardun-eremura egokitzen den – 2 puntu

 

- Gehienezko epeak honako hauek dira, hain zuzen ere:

a) 2019ko azaroaren 15a baino lehen:

    • Diagnostikoaren agiria, agindu arautzailean 2.2 artikuluan aipatzen dena.

b) 2020ko azaroaren 15a baino lehen:

    • Paisaiaren Ekintza Plana, agindu arautzailean 2. artikuluan aipatzen dena.
    • Ordaindutako zerbitzu-sarien ziurtagiria, udal-idazkariak emandakoa, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30.4. artikuluan jasotako baldintzen egiaztagiria.

       

 

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren heren bat, 18.a) artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren.
  • Bigarren ordainketa, azkena, emandako diru-laguntzatik jasotzeko dagoen zenbatekoari dagokiona, diru-laguntza justifikatu ondoren; horretarako, 18.b) artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT EDO ARABAKO UDALERRIEN KONTZEJU BAT IZAN BEHAR DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala edo Arabako udalerrien kontzejua izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Arabako Herri-Batzarrak

Eskakizunak:

  • Arabako Lurralde Historikoko Herri-Batzarra izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Erakunde eskatzaileek eskabidearekin batera eman beharreko erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko dute ez daudela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko edo bukatzeko dagoen inongo itzultze- edo zigor-prozeduratan. Prozedura horietako batean baldin badago, zehaztu egin beharko du zeinetan.
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean.

  • Aurreko hiru ekitaldietan laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean.

  • Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.

Tfnoa: 945.01.69.52 / 945.01.98.83

e-maila: v-azpiroz@euskadi.eus


 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk