Kontrataziorako laguntzak. Hernani 2019
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Hernaniko enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratatzea erraztea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/08 – 2020/04/15
ZENBATEKOA: 63.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Onuradunak. Baldintzak:
- 2019ko maiatzaren 31 baino lehen Hernanin erroldatuta egotea eta errolda eguneratuta izatea.
- Kontratazioaren unean langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda.
- Ahaidetasun harremanik ez edukitzea enpresariaren, enpresaren kontrola dutenen, zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio kontseiluko kideen ezkontidearekin, ondorengoekin eta odolkidetasunagatik edo afinitateagatik bigarren
- mailara arteko ahaidetasuna duten gainerako ahaideekin. Enpresaren erantzukizunpeko adierazpenarekin frogatuko da (I. eranskina).
- Enpresa kontratatzailearekin lan harremanik ez eduki izana kontratua sinatu aurreko 6 hilabeteetan.
Enpresa onuradunak. Baldintzak:
- Enpresak edo entitateak ez izatea administrazio, entitate edo organismo publikoen mendeko edo ez egotea hein handi batean haiei lotuta.
- Enpresa edo entitate eskatzaileek langunea Hernanin izatea.
- Kontratazioak edo kontratazioek enplegu sorrera garbia eragin behar du/dute kontratatupeko berriak enpresan sartu aurreko hiru hilabeteetan zegoen batez besteko plantilla guztiarekiko.
- Ez izatea zorrik Hernaniko Udalarekin.
- Ez izatea sexu, erlijio, arraza edo besterik diskriminazioagatiko zigorrik.
- Plantillan 250 pertsonatik gora dituen enpresa bada, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana edukitzea.
- Kontratazioaren ondoren edozein aldaketa edo arazo sortzen bada, Administrazio honi berehala jakinaraztea.
- Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta edukitzea.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak beteta edukitzea.
- Ez da diruz lagunduko enpresa batek langile bat berriz kontratatze a baldin eta aurreko deialdietan laguntza jaso badu.
- Hileko ordainsari garbia kontratuan agertuko da. Sektoreko edota lurraldeko historiko erreferentzi ako lan hitzar mena errespetatuko da.
- Eska dakiokeen beste edozein.
ARAUDIA: