Gauzatu Industria programa 2018

[Gauzatu Industria 2018]

Deskribapena


Xedea

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.

Oinarri Teknologikoa duten eta/edo Berritzaileak diren ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, aktibo finkoetan egiten diren eta, era berean, enplegua mantentzen eta/edo sortzen laguntzen duten inbertsioak egiteagatik ematen direnak

Aurrekontuko zuzkidura

28.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

LAGUNTZAK Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.

ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu)

DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.

ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Enpresa-taldeei dagokienez, bai inbertsioak egiten eta bai enplegua sortzen eta/edo mantentzen lagunduko zaie: enpresa-taldean egindakoei, baldin eta % 100ekoa bada taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza, eta haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).

Laguntza mota

Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35erainoko dirulaguntza itzulgarriak. Gehienez ere, 150.000 euroko laguntza emango da sortutako enplegu bakoitzeko, eta inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

Jasotako laguntzen zenbatekoa

Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek:

  • Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa txikientzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35eko dirulaguntza itzulgarriak.
  • Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa ertainentzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren %30eko dirulaguntza itzulgarriak.
  • Enpresa berritzaile txikientzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren %30eko dirulaguntza itzulgarriak.
  • Enpresa berritzaile ertainentzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren %25eko dirulaguntza itzulgarriak.

Nori dago zuzenduta


Enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

konomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus 

Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus

Teléfono: 945 01 82 46, e-mail: c-amezaga@euskadi.eus;

Teléfono: 945 01 98 16, e-mail: jorge-garcialopez@euskadi.eus

ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA SA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0091206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2018ko irailaren 12(e)ko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera Telematikoa

Laguntza-deialdi honi loturiko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak. Laguntza-programa arautzen duen Aginduan zehazten da laguntzon nolakotasuna: aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo ETE berritzaileen sorrera eta garapena sustatzera bideratuta daudenak. Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak