Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2018
[EMET 2018]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:
- turismo-negozioko eredu berriak sortzea;
- turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Aurrekontuko zuzkidura
894.264,77 eurosPrestazio ekonomikoa
Diruz lagundu daitezkeen jardunak
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta ordaindutako jarduerak, ondorengo linearen baten badaude:
a) Turismo-negozioko eredu berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (Jarduera ekonomikoen gaineko zergan 2016ko urtarrilaren 1aren ondoren eta laguntza eskatu aurretik eman duten enpresak).
b)Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, III. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:
● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza,soluzio teknologikoen bitartez;
● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea (2015a baino lehen hobetu beharreko negozioan edota establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztatzen duten enpresak);
● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.
Diru-laguntza taula
EMET 2018: diru-laguntza koadroa (XLSX, 11 KB) (PDF, 178 KB)
Ebaluazio batzordea
Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 15. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.
Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
– Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.
– Batzorkidea-idazkaia: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.
– Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: Inés Pérez Citores.
Miren Josune Etxebeste; ordezkoa: Amaia Agirre Gogorza.
Ana Isabel Lekue Gallano; ordezkoa: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxea.
Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostolaza Gárate
Informazio gehigarria
Gida, ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak eskatzeko kanal elektronikoaren bitartez

Nori dago zuzenduta
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek , betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
a) Turismo-alojamenduko enpresak.
b) Sukaldaritza-arloko enpresak.
c) Bitartekaritzako turismo enpresak.
d) Turismo-garraioko enpresak.
e) Turismo aktiboko enpresak.
f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
g) Turismo-gidariak.
Betekizunak
-
Betekizunak eta merezimenduak
- Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar da
- Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, eta ez izatea horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Bi lineak baztertzaileak dira bere artean. Bi lineak ebatzi ondoren horietakoren batean soberakinik balego, bestea finantzatzeko erabili ahalko da, beharrezkoa balitz.
- Linea bakoitzean jarduerak ez dira baztertzaileak bere artean.
- Establezimendu edo turismo-negozio bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztu ahalko da. Erakunderen batek laguntza eskatu nahi badu titularra den establezimendu edo turismo-negozio bat baino gehiagorako, banaka egin beharko du, gehienez ere hiru eskaera aurkeztuz.
- Eskaera bakoitzeko ebaluagarria den gehieneko zenbateko 60.000 eurokoa izango da. Horregatik, espedientearen analisian, eskaeran jasotako ordenaren arabera egingo dena, zenbateko hori berdintzen duen jarduerara iristean, bukatutzat emango da eta zio bereko beste jarduerak ukatuko dira.
- Diruz lagungarriak izango dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta ordaintzen diren jarduerak.
- Egindako gastua kontsideratuko da justifikazioaren aurkezpenaren aurretik berariaz ordaindu dena. Ondorioz, data horren ondoren egindako gastuak, epeka eta/edo zeharka egindakoak barne, ez
dira kontuan hartuko.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
MET programarako aurretik izapidetutako ordezkaritza dokumentuek (III. ERANSKINA) EZ DUTE BALIORIK IZANGO deialdi honetan
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
.
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
2.- Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
- Laguntza-programaren edukiak
Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus
Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tlf. 94 403 14 81
e-posta: a aa-aguilera@euskadi.eus
Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tlf. 943 02 25 64/943 02 24 21
e-posta: turismo-gipuzkoa@euskadi.eus m-etxebeste@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010205Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
OHARRA: Agindu honen argitarapenaren ondorioz; Agindua, 2018ko maiatzaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko maiatzaren 10eko Agindua, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko laguntzak arautzen dituena, eta aipatu Aginduaren 11.1 artikuluak xedatutakoarekin bat, eskaerak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 4ra arte, egun hori barne dela, luzatu da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Laguntza eskatzeko gida (PDF, 2 MB)
MET programarako aurretik izapidetutako ordezkaritza dokumentuek (III. ERANSKINA) EZ DUTE BALIORIK IZANGO deialdi honetan
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabideekin batera, honako dokumentazio honen kopia digitalizatuak aurkeztuko dira:
a) Oinarrizko dokumentazioa:
● Laguntza-eskabidearen xede diren jarduketei buruzko azalpen-memoria, V. eranskinean bildutako gidoiari erantzunez.
● Negozio-plana: sorkuntzarako laguntzen eskabideak (II. eranskina).
● Enpresaren konstituzio-eskriturak: sorkuntzarako laguntzen eskabideak (III. eranskina).
● Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan jasotako aktiboen aurrekontuak edo proformako fakturak, diru-laguntzaren xede diren elementuak eta/edo lanak argi eta garbi identifikatuta.
● Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alta eta bajen ziurtagiria, nola eta enpresa ez dagoen salbuetsita eta ez duen hala egiaztatzen.
● Negozioaren familia-jarraipena egiaztatzen duen dokumentazioa, halakorik balitz.
b) Irizpideak balioesteko dokumentazio osagarria:
● Hala badagokio, itxitako azken bi ekitaldiei dagokienez, alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillari buruzko txostenak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eginak.
● Hala badagokio, TC2 eredua, eskabide telematikoa egiten den unean eguneratua.
● Hala badagokio, langile autonomoen ordainketa-agiria, eskabide telematikoa egiten den unean eguneratua.
● Hala badagokio, langile autonomoei 11.5 artikuluan ezarritako hilabeteetan egindako ordainketen agiriak, langileekin lotutako irizpideak balioesteko.
● Hala badagokio, enpresaren prestakuntza-plana, edo langileek prestakuntza-ikastaroak egin dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa (3. irizpidea).
● Hala badagokio, turismo-sektorerako kalitatearen kudeaketaren ziurtagiriak (ISO 9001, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM aintzatespenak); edo ingurumen-kudeaketako
ziurtagiriak (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan, karbono-aztarna eta ISO 14001) edota turismo-kudeaketa jasangarriari buruzkoak (Turismo Jasangarriaren Kontseilu Orokorrak nartutako edo egiaztatutako turismo-kudeaketa jasangarriko sistemak edo programak). 3. irizpidea.● Hala badagokio, EAEko turismoko enpresa-elkarte bateko edota xedetzat bere eragin-eremuaren turismo-garapena duen elkarte, erakunde publiko-pribatu edo/eta EAEko Turismo Produktuko Klub bateko kidea
dela egiaztatzen duen agiri eguneratua. 4. irizpidea.● Hala badagokio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana (irizpide honek ez du balioko Berdintasun Legeak behartutako enpresen kasuan), edota lana eta familia kontziliatzeko plana. 5. irizpidea.
● Hala badagokio, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatu izanaren egiaztagiriak. 5. irizpidea.
● Hala badagokio, irisgarritasun unibertsala egiaztatzen duen ziurtagiria (UNE 170001-1 araua). 5. irizpidea.
● Hala badagokio, lan-kontratuak. 7. irizpidea.
● Hala badagokio, negozio-plana enpresak sortzeko eta garatzeko lankidetzan jarduten duten enpresek garatu edo tutorizatu dutela egiaztatzea (enpresa-haztegiak, enpleguak abiarazteko eta sorraraztekoak,
enpresa-zentroak eta abar). 7. irizpidea.Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ofizioz bilduko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen diren dokumentuak, berariaz kontrakorik adierazi ezean.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatzeko Legezko Ordezkaritza Egilestea.Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Betekizunak eta merezimenduak
- Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar da
- Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, eta ez izatea horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Bi lineak baztertzaileak dira bere artean. Bi lineak ebatzi ondoren horietakoren batean soberakinik balego, bestea finantzatzeko erabili ahalko da, beharrezkoa balitz.
- Linea bakoitzean jarduerak ez dira baztertzaileak bere artean.
- Establezimendu edo turismo-negozio bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztu ahalko da. Erakunderen batek laguntza eskatu nahi badu titularra den establezimendu edo turismo-negozio bat baino gehiagorako, banaka egin beharko du, gehienez ere hiru eskaera aurkeztuz.
- Eskaera bakoitzeko ebaluagarria den gehieneko zenbateko 60.000 eurokoa izango da. Horregatik, espedientearen analisian, eskaeran jasotako ordenaren arabera egingo dena, zenbateko hori berdintzen duen jarduerara iristean, bukatutzat emango da eta zio bereko beste jarduerak ukatuko dira.
- Diruz lagungarriak izango dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta ordaintzen diren jarduerak.
- Egindako gastua kontsideratuko da justifikazioaren aurkezpenaren aurretik berariaz ordaindu dena. Ondorioz, data horren ondoren egindako gastuak, epeka eta/edo zeharka egindakoak barne, ez
dira kontuan hartuko.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
MET programarako aurretik izapidetutako ordezkaritza dokumentuek (III. ERANSKINA) EZ DUTE BALIORIK IZANGO deialdi honetan
Izapideari buruzko informazioa
Diru-laguntza eskatzeko, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat izan behar duzu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Diru-laguntza justifikatzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da edo diru-laguntzaren ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabetera, aipatu jakinarazpena irailaren 30aren ondoren jasotzen bada.
Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena..
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Justifikazioa egiteko, justifikazio-kontu sinplifikatua erabiliko da. Horrek dokumentazio hau bildu beharko du gutxienez:
● Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduketen azalpen-memoria; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
● Justifikazio-memoria ekonomikoa, egindako jardueraren kostua frogatzen duena, honakoez osatua:
a) Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hartzekodunaren identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura emandako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZik gabe) eta ordainketa-eguna.
b) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko baliatu diren bestelako diru-sarreren eta diru-laguntzen inguruko erantzukizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria zehaztuta; gaineratuz betetzen dituela
oinarrietan eta esleipen-ebazpenean zehaztutako baldintzak, lortu dituela adierazitako proiektuaren emaitzak jardueraren azken memoriaren eta justifikazioko kontuaren bitartez egiaztatzen den moduan, bai eta aurkeztutako datuen eta agirien egiazkotasuna ere.c) Hala balegokio, kontratu txikietarako eskatutako hiru eskaintzak, baita hautaketa justifikatzen duen memoria ere, proposamen ekonomikoaren aldeko hautua egiten ez denean.
Turismo eta ostalaritza arloko teknikariek egiaztatuko dute egin direla diruz lagundutako jarduerak, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta. Era berean, ausazko laginketa baten bidez egiaztatuko dituzte egoki iritzitako egiaztagiriak, diru-laguntza behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko argibide nahikoa eman dezaten, eta, horretarako, aukeratzen dituzten fakturak eta gastu-egiaztagiri jatorrizkoak bidaltzeko eskatu ahal
izango diote enpresa onuradunari. Aukeraketa horretarako oinarritzat hartuko da lagina ez izatea egindako egiaztapenen % 20 baino txikiagoa lurralde bakoitzean.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak eta hizkuntza alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua