Laguntzen deialdia, 2018ko ekitaldirakoa, enplegu lagundurako jardunak garatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

[ECA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian bertan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten erakundeei enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko 2018. urtean eman ahal izango dizkien laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea; desgaitasunen bat duten eta gizarteratzeko arazo gehien dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko neurri gisa emango dira laguntza horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren xedea da erakunde onuradunetako Enplegu Lagunduko Unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzarekikoak finantzatzea, bai eta enplegu lagunduko jarduerarekin lotutako gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta joan-etorrienak ere, horiek guztiak 2018ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean sortutakoak.

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.000.000 eurokoak dira; horietatik 500.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2018ko aurrekontu arruntekoak izango dira, eta gainerako 500.000 euroak 2019ko konpromiso-aurrekontukoak.

2018ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko tarterako eman ahal izango dira laguntzak. Finantzatuko diren gastu guztiek helburuekiko konpromisoarekin eta horien lorpenarekin lotuta egon beharko dute, bai enplegu-aukeren prospekzioko jarduerari dagokionez, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntetan laneratzeari dagokionez ere.

Diru-laguntzaren zenbatekoa honakoen arabera ezarriko da:

  1. EAEko lantokietan laneratu diren eta enplegu lagunduko ekintzen xede diren pertsona langileen kopurua horien desgaitasunaren mota eta maila kontuan hartuta. Honakoen arabera ezarriko da kopurua:
    • 7.800 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
    • 6.600 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
    • 4.700 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
    • 4.000 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
    • Desgaitasunen bat dutenen artean, emakumezkoa bada laneratu eta kontratatu beharrekoa, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako diru-laguntzen zenbatekoak.
  2. Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuetarako ezartzen dira; zenbateko horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren iraupenaren arabera, baldin eta kontratua denbora partzialekoa bada,  % 35eko gutxieneko mugarekin.
  3. Lan-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jardueraren bolumena, azterketa-langile bakoitzak arduraldi osoan egindako bisiten bidez zenbat enpresarekin harremanetan jarri diren kontuan hartuta. 195,50 euroko zenbatekoa ezartzen da, bisitatu den enpresa bakoitzeko ,  gehienezko enpresen kopurua 200 izango dira. Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 39.100 eurokoa izango da, 100 gutxienezko enpresen zenbatekoa izango da eta diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 19.550 eurokoa izango da.

    Dedikazioa lanaldi partzialekoa balitz, bisitatu beharreko enpresen gehieneko eta gutxieneko kopurua prospekzio-jarduera horietarako duen lanaldi-dedikazioaren ehunekoaren arabera hainbanatuko da. Dena dela, lanaldi osoan urtean sartu beharreko orduen % 50 izango da lanaldiaren gutxieneko dedikazioa.

  4. 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunak. 850 euroko diru-laguntza emango da jarraipena egiten zaion pertsona bakoitzeko. Dena dela, jarraipen- eta laguntza-jarduera horiek egiten dituen lan-prestatzaile bakoitzeko, egindako jarraipenengatik guztira ordaindu beharrekoa ez da, ezein kasutan, deialdi honetako jardueretarako dedikazio-lanaldiaren arabera egotz daitekeen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzaren % 25 baino handiagoa izango.

  5. Gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak, leku-aldaketenak eta auditoria-txostena (diruz lagun daitezkeen gastu gisa egotz badaitezke); enplegu lagundurako unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak batzearen % 10 izango da, betiere diruz lagun badaitezke eta aurreikusitako helburuak lortuta justifikatzen badira.

Emandako zenbatekoak inola ere ez ditu gaindituko enplegu lagunduko jardueretan parte hartzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak gehi %10 administrazioko, koordinazioko eta joan-etorrien eta auditoretza-txostenak eragindako gastu orokorrengatik.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenei emango zaie laguntza.

Programa finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoak ez badira onartu diren eskabide guztiei aurre egiteko, deialdiaren 10. artikuluan jasotako balioespen-irizpideen arabera ezarritako lehentasunari jarraiki banatuko dira funtsak.

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa zatikatutan emango dira onartutako diru-laguntzak:

  • Lehenengo ordainketa, onartutako diru-laguntzaren % 50ekoa, ebazpena igorri eta erakunde onuradunak diru-laguntza onartutakoan emango da.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 50ekoa edo doitzearen ondoren dagokion zenbatekoz, benetan egindako eta egiaztatutako gastuen arabera emango da, eta deialdian ezarritako laneratzeko eta prospekzioko helburuak bete diren kontuan hartuta. Bigarren ordainketa hori ekintzak amaitzean egingo da, eta aldez aurretik amaierako memoria aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek

Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.

Eskakizunak:

  • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.
  • Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
  • Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.
  • Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.

  • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez edukitzea amaitzeko dagoen itzultze edo zehapen prozedurarik.

  • Enpresaren langileen plantillaren informazioa eta enpresak Berditasun Plana ere badauka.

  • Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez prospekziogile batek eta lan-prestatzaile batek osatutakoa.
    Enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzaren jardunetarako dedikazioa lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko da gutxienez.
  • Desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea.

  • Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Enpresetarako Zerbitzuen Arloa:

945 181 354  /  945 181 357

enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

Kodea

01365

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskabidean adierazten da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk