Bikaintek 2018: Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia
[Bikaintek 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:
- Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
- Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
Aurrekontuko zuzkidura
6.550.000 €Prestazio ekonomikoa
2018 2019 2020 2021 Doktore-tituludunak kontratatzeko
660.000
1.020.000
360.000
Industriako doktoregaien lerrorako
990.000
1.105.000
1.290.000
1.125.000
Laguntzen gehieneko zenbatekoa
Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango.
- Industriako doktoregaien lerrorako, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 26.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostua.
- Zeharkako kostuak.
- Bidaialdi eta egonaldietako gastuak, gehienez 6.000 € arte.
Aplikatu beharreko araudia.
Deialdi honen xede diren laguntzei Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua aplikatuko zaie (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzak Erregelamendu horren 25. artikuluan aurreikusten dira.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
(Aginduaren 3. Artikuluan biltzen da)
Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik diru-laguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 24. artikuluetan ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (Aginduaren 24. Artikuluan biltzen da)
- Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (Aginduaren 37. Artikuluan biltzen da)
2018 | 2019 | 2020 | 2021 | |
---|---|---|---|---|
Doktore-tituludunak kontratatzeko | 660.000 | 1.020.000 | 360.000 | |
Industriako doktoregaien lerrorako | 990.000 | 1.105.000 | 1.290.000 | 1.125.000 |
Laguntzen gehieneko zenbatekoa
Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango.
- Industriako doktoregaien lerrorako, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 26.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
- Kontratuaren kostua.
- Zeharkako kostuak.
- Bidaialdi eta egonaldietako gastuak, gehienez 6.000 € arte.
Aplikatu beharreko araudia.
Deialdi honen xede diren laguntzei Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua aplikatuko zaie (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzak Erregelamendu horren 25. artikuluan aurreikusten dira.
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
(Aginduaren 3. Artikuluan biltzen da)
Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.
Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik diru-laguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 24. artikuluetan ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (Aginduaren 24. Artikuluan biltzen da)
- Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (Aginduaren 37. Artikuluan biltzen da)
Nori dago zuzenduta
Nori dago zuzenduta
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (Aginduaren 8. Artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
BALDINTZA BERARIAZKOAK
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(Aginduaren 17.artikuluan biltzen dira)
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+Gko jarduerak garatzeko langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina.
- Kontratazioak 2018. urtean egin beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen instalazio batean, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- Diru-laguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 12 edo 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, laguntzaren hasiera-datatik zenbatzen hasita.
- 12 hilabeteko laguntza jaso ahal izango dute, halaber, Berrikertu 2017-2018 programan lehen aldiz beraien kontratuak diruz lagunduta izan duten pertsonek, betiere horretarako eskabidea aurkezten bada.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Zentzu horretan, urteko gutxieneko kostu hauek ezartzen dira (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua): 40.000 euro.
- Ez dute diru-laguntzarik jasoko Berrikertu edo Ikertu programetako 2 ekitalditan diru laguntza jaso duten kontratuak izan dituzten ikertzaileekin egindako kontratuek.
- Deialdi berean, entitate onuradunek doktore tituludun 2 pertsona kontratatzeko diru-laguntzak lor ditzakete, gehienez ere.
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (Aginduaren 18. Artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean.
- Eskabidea aurkezteko datan eta kontratazioaren aurreko 12 hilabeteetan lan harremanik ez izatea laguntza eskatzen duen entitatearekin, ezta harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batekin ere.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (Aginduaren 26. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak doktorego-ikasketetan matrikulatuta egon beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatu bateko zentro batean, eta enpresa batean edo enpresa baten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile baten arteko lankidetzan gauzatu beharko du industria-ikerketako proiektua, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan. Eragile horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera egiaztatuta egon behar du.
- Diru-laguntza jasotzen duten kontratuek lau urteko iraupena izango dute, prestakuntzan dagoen ikertzaile kontratatua entitate kontratatzailean lanean hasten denetik zenbatzen hasita. Data hori ez da inoiz izango eskabidea aurkezten den eguna baino lehenagokoa. Prestakuntzan dagoen ikertzailea laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea kontatzen.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek jasoko duten ordainsaria kontratu bakoitzean zehaztuko da, eta, gutxienez, urtean 22.000 euro gordinekoa izango da.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo I+Gko jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hedakuntza edo betearazpena badakarte.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktore-gradua. Doktore gradua lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktore gradua laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktorego tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktorego gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak, eskubideak eta betebeharrak. (Aginduaren 27. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Eskabideari dagokion ikasturterako doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak
- Eskabidea aurkezteko datan lan-harremanik ez izatea laguntza eskatzen duen entitatearekin, ezta harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batekin ere.

- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek betebehar hauek izango dituzte:
- Kontratatzen dituen zentroan ezarritako datetan hastea, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik 15 egun balioduneko gehieneko epean.
- Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatzea, 32. artikuluan ezarritakoa baztertu gabe.
- Doktorego-araudietan aurreikusitako epeetan lortzea doktoregoa. Horrela ez bada, agindu honetako obligazioak bete ez direla deklaratzeko espedientea hasiko da, horrela badagokio.
- Laguntza baliatu bitartean egiten diren argitalpen guztietan, doktorego-tesia barne, azaltzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Doktorego Industrialen Programaren onuradun dela.
- Erakunde onuradunak. Industriako doktoregaien lerroko diru-laguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 7. artikuluan aurreikusitakoak, hau betetzen badute:
- Prestakuntzan dauden eta enpresan garatu beharreko industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen duten ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresak. Kontratatutako pertsonek proiektuaren ezagutza-arloan matrikulatuta egon beharko dute, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktorego-ikaskuntzetan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak kontratatzea, enpresa batentzat interesgarria den industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, Ikertzaile horiek proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-ikaskuntzetan matrikulatuta egon behar dute, enpresarekin industria-ikerketako proiektu bat garatzeko, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratazio-kostuen % 30eko gutxieneko kopuruko hitzarmena sinatuta daukan EAEko unibertsitate-zentro publiko edo pribatu batean, eta
- enpresa horrekin lankidetzarako kontratu bat izanpetu izana, industria-ikerketako proiektua garatzeko. Kontratu horren kopurua, gutxienez, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratuaren kostuen %30ekoa izango da.
- Deialdi bakoitzean entitate eskatzaile batek bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango du gehienez, bai enpresak zuzenean aurkeztutako eskabideak bai ZTBESn integratutako eragileetako batekin lankidetzan garatutakoak kontuan harturik. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kontaktu Telefonikoa
Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Tfno.: 945 01 99 85
E-Mail: a-sedanoortiz@euskadi.eus
Tfno.: 945 01 82 54
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus
Kontaktu Presentziala
Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0045406/0045407Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 2ko 9:00etan hasiko da eta 2018ko otsailaren 2ko 12:00etan amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Doktore-tituludunen kontratazioak
- PDF Eskaera
- PDF Erantzukipezun adierazpena
Industriako doktoregaiak
- PDF Eskaera
- PDF Erantzukipezun adierazpena
-
- Doktore-tituludunak kontratatzeko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: (21.1 Artikulua)
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Entitatearen memoria. Jardueraren deskribapen laburra, ekoizpen-sektorea, I+Gren arloko aurrekariak, arlo horretan azken urteetan eginiko jarduerak, negozio-bolumena, lortutako emaitzak eta dituen baliabide fisikoak eta giza baliabideak, haien kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak honako hauek jaso behar ditu:
- Arlo zientifikoan, gaur-egungo egoera aurreratuenaren azalpena, eta proiektuaren TRLaren azalpena.
- Metodología: proiektuaren deskribapena eta egituraketa; hurbilketa tekniko-zientifiko arrazoitua; proiektuaren lehentasunen argitasuna; planteatzen den kudeaketa-eskemaren egokitasuna; proiektuaren garapenerako erabiliko diren baliabideen egokitasuna; aurrekontuen egituraketa eta gardentasuna.
- Gehigarri zientifiko-teknikoa, gaur-egungo zientziaren aurrerapena kontuan izanda (proiektuarekin zein berrikuntza atali eta erronka teknologikori egiten zaion aurre); patente edo jakintza babesteko zein beste eredu aurreikusten da.
- Teknologi-arrisku neurtua: erronka zientifiko-teknologikoak gainditzeko gaitasuna eta, baita, proiektuan aurreikusten diren emaitzak lortzekoa.
- Balizko emaitza ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, eta horiek zer nolako eragina daukaten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.
- Beharraren justifikazioa eta laguntzaren sustapen-eragina, irizpide hauetako batean edo batzuetan oinarrituta defendatuko beharko dena: proiektuaren bolumenaren gehikuntza, haren aplikazio-eremuarena, proiektuan inbertitutako guztizko zenbatekoarena edo betearazpen erritmoarena, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamenduko 6. artikuluan xedatutakoaren ildotik.
- Kontratatutako langilea txertatuko den I+G lantaldearen edo ikerketa-taldearen osaera eta kurrikuluma.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Beste instituzio publiko edo pribatuei proiektu bererako eskatutako edo haietatik jasotako diru-laguntzen zerrenda.
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [21.2 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Doktore-tituluaren kopia, edo eskabidea aurkezten den datan doktore-graduaren jabe izatearen ziurtagiri akademikoarena.
- Curriculum Vitae-a, garatu beharreko I+G proiektuaren inguruko meritu garrantzitsuenak jasotzen dituena: laneko esperientzia profesionala, beti ere, proiektuaren arloko gaietan, proiektuarekin zerikusia duten argitalpenak, etab.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Diruz lagundu beharreko lan-kontratuaren kopia, lanpostuaren kokapena, kontratuaren xedea eta eginkizunak eta alderdi ekonomikoak eta denborazkoak argi adierazita.
- Desgaitasun-ziurtagiria, horrela badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [21.3 Artikulua]
- Industriako doktoregaien lerroko eskaerekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
- Entitate eskatzaileari buruzko agiriak: [33.1 Artikulua]
- Erakundea identifikatzeko datuak.
- Entitatearen memoria: jardueraren deskribapen laburra, ekoizpen-sektorea, I+Gren arloko aurrekariak, arlo horretan azken urteetan eginiko jarduerak, negozio-bolumena, lortutako emaitzak eta dituen baliabide fisikoak eta giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.
- Prestakuntzan dagoen ikertzaile proposatuaren parte hartzearekin gauzatuko den I+G proiektuaren memoria. Memorian sartu beharrekoak hauexek dira:
- Arlo zientifikoan, gaiari buruzko azken ezagutza, eta proiektuaren TRLaren azalpena.
- Metodología: proiektuaren deskribapena eta egituraketa; hurbilketa tekniko-zientifiko arrazoitua; proiektuaren lehentasunen argitasuna; planteatzen den kudeaketa-eskemaren egokitasuna; proiektuaren garapenerako erabiliko diren baliabideen egokitasuna; aurrekontuen egituraketa eta gardentasuna.
- Gehigarri zientifiko-teknikoa, gaur-egungo zientziaren aurrerapena kontuan izanda (proiektuarekin zein berrikuntza atali eta erronka teknologikori egiten zaion aurre); patente edo jakintza babesteko zein beste eredu aurreikusten da.
- Teknologi-arrisku neurtua: erronka zientifiko-teknologikoak gainditzeko gaitasuna eta, baita, proiektuan aurreikusten diren emaitzak lortzekoa.
- Balizko emaitza ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, eta horiek zer nolako eragina daukaten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.
- Beharraren justifikazioa eta laguntzaren sustapen-eragina, irizpide hauetako batean edo batzuetan oinarrituta defendatuko beharko dena: proiektuaren bolumenaren gehikuntza, haren aplikazio-eremuarena, proiektuan inbertitutako guztizko zenbatekoarena edo betearazpen erritmoarena, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamenduko 6. artikuluan xedatutakoaren ildotik.
- Lanpostuaren deskribapena eta lan-kontratuaren baldintzak, aurreikusitako urteko ordainsari gordina eta enpresaren Gizarte Segurantzako kuota barne.
- Enpresaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen arteko lankidetza-kontratuaren kopia, halakorik badago.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiri ofizialak (sailari horiek eskatzeko baimena eman ez badio).
- Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko. [33.2 Artikulua]
- Kontratatutako langileari buruzko agiriak: [33.3 Artikulua]
- NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Titulazio unibertsitariori dagokion ziurtagiri akademikoa, lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiei dagozkien datak jasotzen duena. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota adie¬razi behar du.
- Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, baita ziurtagiri horren zinpeko itzulpena ere, baldin eta ziurtagiria EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den ikasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifika¬zioa. Gainera, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du, eta adierazi zein den espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan.
- Curriculum Vitae a, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean, eguneratuta egon beharko du. Ikerketa-esperientzia egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira.
- Proiektuari lotutako doktorego-tesiaren memoria: prestakuntzan dagoen ikertzaileak garatu behar dituen jardueren deskribapenean laguntzarako aurreikusitako lau urteak jaso behar dira.
- Laguntzak irauten duen epean egitea aurreikusten diren egonaldiei buruzko azalpen memoriak eta aurrekontuak, zein urtetan egingo diren adierazita.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.
- Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio (% 33 edo gehiagokoa).
- Kontratatutako pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko. [33.4 Artikulua]
-
Bete beharreko baldintzak:
BALDINTZA OROKORRAK (Aginduaren 8. Artikuluan biltzen dira)
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita diru laguntza jasoko duen jarduera.
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita diru-laguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
BALDINTZA BERARIAZKOAK
- Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak:(Aginduaren 17.artikuluan biltzen dira)
- Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+Gko jarduerak garatzeko langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina.
- Kontratazioak 2018. urtean egin beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen instalazio batean, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.
- Diru-laguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 12 edo 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, laguntzaren hasiera-datatik zenbatzen hasita.
- 12 hilabeteko laguntza jaso ahal izango dute, halaber, Berrikertu 2017-2018 programan lehen aldiz beraien kontratuak diruz lagunduta izan duten pertsonek, betiere horretarako eskabidea aurkezten bada.
- Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.
- Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Zentzu horretan, urteko gutxieneko kostu hauek ezartzen dira (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua): 40.000 euro.
- Ez dute diru-laguntzarik jasoko Berrikertu edo Ikertu programetako 2 ekitalditan diru laguntza jaso duten kontratuak izan dituzten ikertzaileekin egindako kontratuek.
- Deialdi berean, entitate onuradunek doktore tituludun 2 pertsona kontratatzeko diru-laguntzak lor ditzakete, gehienez ere.
- Kontratatuek bete beharreko baldintzak: (Aginduaren 18. Artikuluan biltzen da)
- Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean.
- Eskabidea aurkezteko datan eta kontratazioaren aurreko 12 hilabeteetan lan harremanik ez izatea laguntza eskatzen duen entitatearekin, ezta harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batekin ere.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.
- Industriako doktoregaien lerroa:
- Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak: (Aginduaren 26. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak doktorego-ikasketetan matrikulatuta egon beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatu bateko zentro batean, eta enpresa batean edo enpresa baten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile baten arteko lankidetzan gauzatu beharko du industria-ikerketako proiektua, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan. Eragile horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera egiaztatuta egon behar du.
- Diru-laguntza jasotzen duten kontratuek lau urteko iraupena izango dute, prestakuntzan dagoen ikertzaile kontratatua entitate kontratatzailean lanean hasten denetik zenbatzen hasita. Data hori ez da inoiz izango eskabidea aurkezten den eguna baino lehenagokoa. Prestakuntzan dagoen ikertzailea laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea kontatzen.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek jasoko duten ordainsaria kontratu bakoitzean zehaztuko da, eta, gutxienez, urtean 22.000 euro gordinekoa izango da.
- Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo I+Gko jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hedakuntza edo betearazpena badakarte.
- Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktore-gradua. Doktore gradua lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktore gradua laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktorego tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktorego gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.
- Diruz lagunduko diren kontratuek euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak, eskubideak eta betebeharrak. (Aginduaren 27. Artikuluan biltzen dira)
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Eskabideari dagokion ikasturterako doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 35. artikuluaren arabera.
- Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak
- Eskabidea aurkezteko datan lan-harremanik ez izatea laguntza eskatzen duen entitatearekin, ezta harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batekin ere.
- Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.
- Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.
- Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.
- Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:
- Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.
- Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.
- Prestakuntzan dauden ikertzaileek betebehar hauek izango dituzte:
- Kontratatzen dituen zentroan ezarritako datetan hastea, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik 15 egun balioduneko gehieneko epean.
- Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatzea, 32. artikuluan ezarritakoa baztertu gabe.
- Doktorego-araudietan aurreikusitako epeetan lortzea doktoregoa. Horrela ez bada, agindu honetako obligazioak bete ez direla deklaratzeko espedientea hasiko da, horrela badagokio.
- Laguntza baliatu bitartean egiten diren argitalpen guztietan, doktorego-tesia barne, azaltzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Doktorego Industrialen Programaren onuradun dela.
- Erakunde onuradunak. Industriako doktoregaien lerroko diru-laguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 7. artikuluan aurreikusitakoak, hau betetzen badute:
- Prestakuntzan dauden eta enpresan garatu beharreko industria-ikerketako proiektu batean parte hartzen duten ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresak. Kontratatutako pertsonek proiektuaren ezagutza-arloan matrikulatuta egon beharko dute, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktorego-ikaskuntzetan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Prestakuntzan dauden ikertzaileak kontratatzea, enpresa batentzat interesgarria den industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, Ikertzaile horiek proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-ikaskuntzetan matrikulatuta egon behar dute, enpresarekin industria-ikerketako proiektu bat garatzeko, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratazio-kostuen % 30eko gutxieneko kopuruko hitzarmena sinatuta daukan EAEko unibertsitate-zentro publiko edo pribatu batean, eta
- enpresa horrekin lankidetzarako kontratu bat izanpetu izana, industria-ikerketako proiektua garatzeko. Kontratu horren kopurua, gutxienez, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratuaren kostuen %30ekoa izango da.
- Deialdi bakoitzean entitate eskatzaile batek bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango du gehienez, bai enpresak zuzenean aurkeztutako eskabideak bai ZTBESn integratutako eragileetako batekin lankidetzan garatutakoak kontuan harturik. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak