Ekintzaileei bultzatzeko 2018ko laguntzen deialdia onestekoa. (Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak)

[APEC_2018]

Deskribapena


Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2018an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK)

Aurrekontuko zuzkidura

1.990.742 euros

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa:

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 6.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 6.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diru kopurua:

  • 875.926 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
    Gainera 445.926 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 1.114.816 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.
    Gainera 350.370 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak:

Diru-laguntza jaso ahal izango da enpresa sortu berri baten proiektua sendotzeko beharrezko diren sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuak ordaintzeko:
a) Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak. Gastu hori ez da hartuko diruz lagun daitekeen gastutzat, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu badute.
b) Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua.
c) Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebooken sustatzeko zerbitzuen kostua.
d) Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak
e) Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa abian eta funtzionamenduan jartzearekin lotura dutenak, baldin eta diruz lagundutako aldiaren barruan hasten badira.
f) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea familia-etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide partaide.

a), d) eta f) letretan adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 6 hilabeteko epean egindako gastuak, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 6 hilabete horiek hartuko dira diruz lagundutako alditzat.

b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira deialdi 2018/10/05etik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 6 hilabeteko epera arte, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak.

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

Fakturatutako zenbatekoaren zati bat diruz lagungarria ez den aldi bati egotzi beharreko gastuei badagokie, modu proportzionalean egokituko zaio fakturan jasota dagoen eta diruz lagun daitekeen aldiaren zatiari.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza honela ordainduko da:
• Lehenengo ordainketa: diru-laguntzaren % 46 diru-laguntza ematea onartu ostean, 2018ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
• Bigarren ordainketa: 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, benetan egindako eta egiaztatutako gastuengatik, eta gehienez ere gainerako % 54. Aurkeztu behar da:

  • Fakturekin batera, ordainketa egin izana eta zein egunetan egin den justifikatzeko agiriak.
  • Fakturen ordainketa guztiak honako hauen bidez egiaztatu beharko dira: transferentziaren, taloiaren, txekearen edo ordainketa justifikatzeko beste edozein agiriren kopia, edo dagokion zordunketa adierazten duen banku-laburpenaren fotokopia, edo finantza-erakundeak eginiko ziurtagiria.
  • Eskudiruz eginiko ordainketak ez dira kontuan hartuko.
  • 50 eurotik beherako (zergak kanpoan direla) gastuak frogatzeko fakturak eta agiriak ez dira kontuan hartuko justifikaziorako.
  • Diruz laguntzeko gastuak negozio-lokalen errentamendu-gastuak badira, gainera, errentamendu-kontratua aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Enpresaburuak eta banako profesionalak eta Ondasun-erkidegoko eta sozietate Zibileko kideak, betiere diru-laguntza norbere izenean eskatzen bada.

    Eskakizunak:

    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

    • EJZn alta emateko egunean lanik gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

    • EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2017ko uztailaren 29tik 2018ko urriaren 4ra arteko epean.
    • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
    • Autoenplegurako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

    • Diru-laguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan

    • Autoenplegurako beste diru-laguntzarik jaso ez izana salbu eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa ez bada
    • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.

    Betekizunak

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

    • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

    • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

    • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Posta elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

    Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062 413

    Kodea

    10060

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Eskabide-orria
    • Eskabidea (pdf , 546.52 KB)

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    4 hilabete eskaera egin denetik

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Datuen alta / doakion hirugarrena

    Gastuen justifikazioa


    Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko onuradunak benetan egintako gastuak egiaztatu beheko ditu.

    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Gastuen justifikazioa

    Beste tramite batzuk