Ignacio Ellacuria-ren Saria - 2017

[sar_2017]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» sariaren deialdia egitea; sari honen helburua da Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea eta behar den hedapena ematea, euskal gizartea sentsibilizatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

15.000 euros + Obra artística

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizun orokorrak

  • Proiektuen baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzraen Euskal Agentzia

   Nafarroa,2, 01007 Vitoria-Gasteiz

   Tfno: 945018087; Fax: 945017808

   Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1048701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena (9.art). 1.- Sariaren esleipen-erabakia garapenerako lankidetzaren sailburu eskudunak emango du hiru hileko gehieneko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eta erabakia arrazoitu egin beharko da. 2.- Erabakiak administrazio-bidea agortzen du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da garapenerako lankidetzaren sailburu eskudunaren Agindu bidez, saritutako erakundeari edo pertsonari jakinarazpen indibidualizatua ematea alde batera utzi gabe.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk