Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak 2018

[Landa-eremuak sustapena eta garapena, onuradun publikoak]

Deskribapena


Xedea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2018. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak (onuradun publikoak).

G4, G5 eta G6 entitatez sailkatutako landa eremuak (PDF, 633 KB) (I Eranskina)

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Virginia Andres

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: vandres@hazi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzea eta garatzea hurrengo ekintzen bitartez:

- Landaguneetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegiturez hornitzeko.

- Turismoari lotutako kultur ondare eta ondare naturalean inbertitzeko, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuetan inbertitzeko ere.

 

Aurrekontuko zuzkidura

5.750.000 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 5.750.000 eurokoak dira; horietatik, 2.300.000 euro 2018ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.450.000 2019ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:

 

Jarduerak2018  2019  GUZTIRA 

Biztanleen bizi kalitatea hobetzea      

2.070.000 

3.105.000 

5.175.000

Ondarea - Turismoa

230.000 

345.000 

575.000

GUZTIRA

2.300.000

3.450.000

5.750.000

Nori dago zuzenduta


Tokiko erakundeak, zuzenean, edo beren erakunde autonomoen edo udal-sozietate publikoen bidez, eta udalaz gaindiko erakunde publikoak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Virginia Andrés

Teléfono: 945 003 240

E-mail: vandres@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028204

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen eskabidea 2018


Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzara.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
EAEko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen eskabidea 2018
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Proiektua Balioesteko Memoria (II. ERANSKINA)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta seilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk