Gauzatu Industria programa 2017
[Gauzatu Industria 2017]
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortzen duten aktiboetan inbertsioak egiteagatik ematen direnak.
- Enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Informazio xehatua
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak.
- Industria-taldeak, baldin eta eskaera aurkeztu duen enpresak % 100eko akzio-partaidetza badu taldeko gainerako enpresetan.
Enpresa baztertuak
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak ere.
- Era berean, laguntza hauetatik kanpo geratuko dira, EBri zer edo zer zor izanik, aurrerakin itzulgarriak itzultzeko agindu bati –emateko dagoenari– loturik daudenak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki duelako laguntza bat legez kanpokoa edo barne-merkatuarekin bateraezina dela. Krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (2014/07/31ko 2014/C 249/01).
Laguntza-modalitateak
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen.
- DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
Laguntza mota
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak. Gehienez ere, 150.000 euroko laguntza emango da sortutako enplegu bakoitzeko, eta inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
- Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek:
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa txikientzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35eko aurrerakin itzulgarriak.
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa ertainentzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile txikientzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile ertainentzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25eko aurrerakin itzulgarriak.
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2017ko uztailaren 14(e)ko 15:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak