2016an ikus-entzunezko, arte eszenikoetako eta musikako merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia

[nazioarteko azokak]

Etxepare Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko sektoreetako profesionalei, 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpoko merkatu, azoka edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Bizilekua hemen izatea:

      Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.

      Oharra: Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

      Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.

      Oharra: Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, akreditazio dokumentazioa aurkeztu behar dituzu.

    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
  • Persona juridiko pribatua Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea

      Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

      Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Akreditazio dokumentazioa aurkeztu beharrezkoa izango da:

      • Nafarroako Foru Komunitatean
      • Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeetan (Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan), zerga betebeharrak betetzen ba dituzu.
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

  • Dagokion ekitaldi fiskalean, eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan, jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

Aurrekontuko zuzkidura
65.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:

  • Ikus-entzunezkoetarako, 45.000 euro
  • Musikarako, 10.000 euro
  • Arte eszenikoetarako, 10.000 euro

Zein gastu laguntzen dira diruz?

  • Merkatuetan akreditatzeko edo instalatzeko gastuak, joan-etorriak, ostatua eta dietak.
  • Ez dira emanaldi edo kontzertuak lagunduko deialdi honetan.

Gehienezko dirulaguntza

a.- Arte eszeniko eta musika modalitateak:

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren azokak, 1.000 euro
  • 1.200 km-tik 5.000 km artean egitekoak diren azokak, 800 euro
  • Gehienez ere 1.200 km-tara egitekoak diren azokak, 500 euro

b.- Ikus-entzunezkoen modalitatea:

  • Gehienezko diru-laguntza honakoa izango da azokako, 1.000 euro

Modalitatea edozein izanik ere, eskatzaile batek azoka guztietarako jasotako diru-laguntzen batura ez da inoiz 2.250 euro baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

    Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko bi hilabeteko epea izango da, jarduera bukatutzat ematen den egunetik hasita. Jarduera abenduan bada, 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen. Justifikazioa egiteko honako agiriak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez bi hilabeteko epean emango da
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Alexander Aginagalde a-aginagaldelopez@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre zigarrogileen plaza 1, Tabakalera, 20012 Donostia - San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Teléfono: 943 023406
  • Ordutegia: 10:00-14:00
Kodea
1031901