Arautegia
Inprimatu483/2024 DEKRETUA, abenduaren 17koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5853
- Xedapen-zk.: 483
- Xedapen-data: 2024/12/17
- Argitaratze-data: 2024/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira. Dekretu horren eranskinaren 11.3 artikuluak hau xedatzen du: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiaren titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, industria-politikaren eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan eskumena duen sailburuaren proposamenez.
Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu honek 2024ko abenduaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.