Arautegia
Inprimatu324/2024 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren osaera berritzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 5295
- Xedapen-zk.: 324
- Xedapen-data: 2024/11/05
- Argitaratze-data: 2024/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta geroago ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren, abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuaren eta azaroaren 21eko 173/2023 Dekretuaren bidez aldatu; bada, estatutu horien 6.2 artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.
Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.
Bost bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu-antolakundeen ordezkari gisa. Aipatutako sindikatu-antolakundeek proposatuko dituzte bost bokal horiek, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez izendatuko dira.
Bost bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sektorearteko enpresa-antolakundeen ordezkari gisa. Aipatutako enpresa-antolakundeek proposatuko dituzte bokal horiek, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez izendatuko dira.
Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko hasierako kideak izendatu ziren, bat etorriz hura arautzen duen legean agindutakoarekin. Geroago, Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen zenbait berritze partzial egin dira, hainbat arrazoirengatik, bai Administrazioaren ordezkari gisa izendatutakoei, bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa izendatutakoei dagokienez.
Ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren bidez (2021eko uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.), Lanbideren Estatutuen 6. artikuluko 3. apartatua aldatu zen arte, isilbidez berritzen ziren Administrazio Kontseiluko kideak; hau da, izendatutzat jotzen diren lehendik Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez Kontseilua osatzen duten erakundeen ordezkari izendatuak ziren kideak. Estatutuen aldaketa hori indarrean sartuz geroztik, Kontseiluburuak ofizioz hasi behar du Administrazio Kontseilua erabat berritzeko prozesua, agintaldiaren 3 urteko epea amaitu eta hurrengo hilabetean.
Epe hori igarota, abian da Administrazio Kontseiluaren osaera osoa berritzeko prozesua. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu- eta enpresa-antolakunde guztiek, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuak izan ezik, dagozkien kideak izendatu zituzten, ezarritako epean. Horren ostean, hutsik geratu diren kideen postuak taldeko gainerako erakundeen artean banatu dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 6.3 artikuluan aurreikusitako eran.
Horrenbestez, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 5eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak:
Jorge Arévalo Turrillas jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea, eta Mikel Amundarain Leibar jauna, Industriako sailburuordea, titularrak; eta Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria, eta Ana Belén Camacho Bera andrea, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria.
Enpresa-antolakundeen ordezkariak:
Nerea Zamacola Gárate andrea, Francisco Javier Azpiazu Lasuen jauna, Juan Ugarte Aguirrezabal jauna, Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna eta Eduardo Aréchaga Cilleruelo jauna, titularrak; eta Mikel Sarriegi Etxeberria jauna, Gonzalo Salcedo Bilbao jauna, Yoana Arambalza Zalbidea, Asier Aloria Sánchez jauna eta Virginia Múgica Conde andrea, ordezkoak. Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzakoak dira denak.
Sindikatuen ordezkariak:
Arantza Martínez Tobalina andrea, Goio Martín Benito jauna eta Lorenzo Sebastián García jauna, titularrak; eta Francisco Juan Osuna Matamoros jauna, Óscar Arenas Velasco jauna eta Estibaliz Montero Mendoza andrea, ordezkoak. Euskadiko Langile Komisioak (CCOO) sindikatu-konfederazioko kideak dira.
Raúl Arza Vélez jauna eta Arantza Niño Núñez andrea, titularrak; eta Xuria Arza Vélez andrea eta Daniel González Taboada jauna, ordezkoak. Euskadiko Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuko kideak dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak:
Jon Labaka Intxauspe jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea, eta Andoitz Korta Zearreta jauna, Industriako sailburuordea, titular gisa; eta Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria, eta Jose Luis Azkue Arrastoa jauna, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria, ordezko gisa.
Enpresa-antolakundeen ordezkariak:
Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, Nerea Zamacola Gárate andrea, Gonzalo Salcedo Bilbao jauna, Juan Ugarte Aguirrezabal jauna eta Zigor Ezpeleta Alberdi jauna, titular gisa; eta Asier Aloria Sanchez jauna, Mikel Sarriegi Etxeberria jauna, Néstor Ériz Laskurain jauna, Yoana Arambalza Zalbidea andrea eta Patxi Olabarría Furundarena jauna, ordezko gisa. Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzakoak dira guztiak.
Sindikatuen ordezkariak:
Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean, Jokin Zubiria Lagunilla jauna, titular gisa; eta Leyre Trigueros Labeaga andrea, ordezko gisa.
Euskadiko Langile Komisioak (CCOO) sindikatu-konfederazioaren izenean, Estibaliz Montero Mendoza andrea eta Gregorio Martín Benito jauna, titular gisa; eta Jone Robledo Zapatero andrea eta Lorenzo Sebastián García jauna, ordezko gisa.
Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean, Arantza Niño Núñez andrea eta Raúl Arza Vélez jauna, titular gisa; eta Xuria Arza Vélez andrea eta Daniel González Taboada jauna, ordezko gisa.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan ezarritako iraupena izango dute izendapenek.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 5ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (12)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 324/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren osaera berritzeko dena.
- Ikus: 99/2022 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: DEKRETUA, 213/2021, irailaren 28koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 16/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 165/2019 DEKRETUA, urriaren 22koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 177/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 44/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 132/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 222/2014 DEKRETUA, abenduaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 334/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
- Ikus: 2012/192 DEKRETUA, urriaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 253/2011 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.