Arautegia
Inprimatu300/2024 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, zeinaren bidez deklaratzen baita ezen, Dimako Udalerrian, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, urgentziaz okupatu behar dituela Dimako Lamindao ur-biltegiaren berrikuntza-proiektua gauzatzeko ondasun eta eskubideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4961
- Xedapen-zk.: 300
- Xedapen-data: 2024/10/15
- Argitaratze-data: 2024/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
«Dimako Lamindao ur-biltegiaren berrikuntza-proiektua»-ren espedientea egin eta formalki onartu ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazi zuen lursail guztiak erabilgarri behar zituela proiektua gauzatzeko.
2024ko urtarrilaren 30ean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen, batetik, nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, eta, bestetik, jendaurrean jartzea, hilabete bateko epean, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda, hala prentsan nola 2024ko martxoaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (47. zk.) iragarkiak jarrita. Geroago, 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak urgentziaz okupatu beharrekoak direlako adierazpena egin zezan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko behar adina datuekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen, egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, eskatzaileak adierazitako honako inguruabar hauengatik:
Dimako Lamindao ur-biltegia Dimako bigarren mailako hornidura-sareko depositua da. 109 m3-ko edukiera du, eta lursail batean lurperatuta dago. Lursail horrek kota nahikoa du eremu horretako abonatuak hornitzeko, batez ere Lamindao, Olazabal eta Aresmendi auzoetakoak hornitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako aldizkako ikuskapenetan ikusi denez, ur-gordailu horrek osasun-akatsak izan ditu, behin eta berriz, 3/2023 Errege Dekretua betetzeari dagokionez, kontserbazio-egoera txarraren ondorioz; beraz, arriskutsua da bertatik hornitzen diren herritarrentzat.
Bestalde, ur-biltegi horren egungo bolumena ez da nahikoa izaten ari hornitzen dituen erabiltzaile guztiak berme osoz hornitzeko; horren ondorioz, ur-eteteak maiz eragiten ditu horniduran, eta ez da nahikoa etenik gabe hornitzeko erabiltzaileak. Azken kalkuluen arabera, egungo bolumena halako bi beharko lirateke, erabiltzaile guztiei hornidura jarraitua eta hornidura-etenik gabea bermatzeko.
Gainera, egungo ur-biltegia lurperatuta dago, eta horrek zaildu egiten ditu BBUPko ustiapeneko langileen mantentze-lanak. Ur-biltegia lurperatuta egoteak eta egoera txarrean egoteak biltegiratutako ura kutsatzea eragin dezakete, baldin eta lurzorutik biltegiaren barrualdera elementuren bat sartuz gero.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio deklaratzea urgentziaz okupatu behar direla nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.
Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 15ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.