Arautegia

Inprimatu

136/2023 DEKRETUA, irailaren 19koa, «Euskal Zibersegurtasun Agentzia» zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2023. urteko aurrekontua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4525
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2023/09/19
  • Argitaratze-data: 2023/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2023ko uztailaren 19an, 7/2023 Legea argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa). Lege horrek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izan ditu ondorioak.

Behin entitatea eratuta, eta ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak izan ditzan, ezinbestekoa da entitatearen 2023ko aurrekontua onartzea.

Urteko aurrekontuen legeak indarrean jarri ondoren sortzen diren entitate publikoen aurrekontuak onar ditzake Gobernuak, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriarekin; testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen (1/2011 Legegintzako Dekretua, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko irailaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.