Cloud Computing
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua hasi gabe
Helburuak
- Proiektuak abian jartzeko arintasun handiagoa ematea
- ITak hornitzean malgutasun handiagoa ematea
- Erabilpenaren araberako tarifa ezartzeko aukera emango duen soluzio bat artikulatzea
- Epe ertain/luzera kostuak murriztea
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Eusko Jaurlaritzaren IT zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu eta kalitatea eta estaldura areagotzea da proiektu honen asmoa. Horretarako, Clooud Computing-en oinarritutako kudeaketa-eredu baterako aldaketaren lehen urratsak ematea ahalbidetuko duten esperientziak jarri nahi dira abian.
Gaur egun EJIEk zerbitzuak eskaintzeko duen ereduak hainbat erronka ditu, eta horiei guztiei erantzuna eman behar zaie (proiektuak ezartzeko laguntza arindu, une puntualetan zerbitzuei baliabideak era dinamikoan eskaini, benetako erabileraren araberako tarifak ezarri, kostuak murriztu). Erronka horien aurrean, Cloud Computing-a agertzen da paradigma gisa, bai baliabide-kudeaketaren arintasunari dagokionez, bai une puntualetan baliabide gehiago esleitzeko aukerari dagokionez, bai kostuak murrizteari dagokionez.
Zentzu horretan, EJIErako Cloud Computing-en Ikuspegi Estrategikoa honako honetan oinarritzen da: “Eusko Jaurlaritzaren IT zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu eta kalitatea eta estaldura areagotzea. Horretarako, Clooud Computing-en oinarritutako kudeaketa-eredu baterako aldaketaren lehen urratsak ematea ahalbidetuko duten esperientziak jarriko dira abian”.
Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:
- Kontratu/Antolakuntza Alorraren bilakaera
- Birtualizazio Soluzioaren bilakaera
- Proiektu Pilotuak Hodeian
- Ikuspegi Horizontala
Parte-hartzaileak eta eragileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: