Etxebizitza Politika Publikoen Finantzazioa 21/10/2011
Jardunaldiak Bilbao 2010
Etxebizitza Politika Publikoen Finantzazioa
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko Etxebizitzaren Euskal Behatokiak “Etxebizitzen arloko Politika Publikoen Finantzazioa” izeneko jardunaldi antolatu du, urriaren 20an Bilboko Euskalduna Jauregian egiteko. Jardunaldiaren helburua honako alderdi hauek jorratzea da:
Euskadin toki eta eskualde mailako etxebizitza arloko politiketan parte hartzen duten eragileek etxebizitza politiken finantzaziorako tresnak hobeto ezagutzea.
Esperientzia berritzaileak eta praktika egokiak identifikatzea toki eta eskualde mailako etxebizitza arloko politiken finantzazioaren inguruan, batez ere, alokairuko BPE eta etxebizitza zaharberritzearen inguruan.
Eragile parte hartzaileekin finantzazio-tresna horiei buruzko ikuspegiak erkatzea.
Txostenak
Javier Gómez Guinda (pdf, 3MB)
Carlos Ruiz Beneyto (pdf, 165 KB)
José Miguel Zudaire (pdf, 644 KB)
Rafael Navarro Almon (pdf, 241 KB)