47. Nekazaritzaren eta elikaduraren euskal sektorea sustatu eta hari balioa emateko kanpaina.
Helburuak
Ekonomiari edo BPGari egiten dion ekarpenaz gainera, nekazaritzaren eta elikaduraren euskal sektorea sektore estrategiko gisa ere hartu behar da aintzat, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzak iraungo duela eta hemendik kanpo lehiakorra izango dela bermatzeko ahalik eta elikagai gehien ekoizteko beharrizan saihestezina dela medio, baizik eta, baita ere, gure gizarteari balio kalkulaezineko ekarpenak egiten dizkiolako, hala nola:
- Euskadi bere nekazaritzarekin identifikatzea: gastronomia, tradizioak, paisaia, kulturaren iraupena (euskara gordetzea, besteak beste).
- Ingurumena eta ingurunea mantentzeko eginkizuna: ura finkatzen, lurra higatzea saihesten, CO2 atzematen, biodibertsitateari eusten eta ekosistemak babesten laguntzen baitu, besteak beste.
- Nekazaritzako lurzoruaren kudeaketa (EAEko lursailen % 85).
- Landa ingurune biziari eta landa eta hiri inguruneen arteko biztanle-orekari eusten laguntzea.
Hala eta guztiz ere, euskal gizartea industriaren eta zerbitzuen sektoreari uztartutako garapen ekonomiko zabalean oinarrituta dagoenez gero, nolabaiteko distantziarekin begiratzen dio lehen sektorearen lanari; hori dela bide, ez da guztiz barneratu hark dakartzan balioen eginkizun anitzen multzoa.
Horrek oso ondorio txarrak dakarzkie sektoreko langileei, autoestimuari eta atsekabeari dagokionez, batez ere (are gehiago luzaroan errentagarritasun txikia lortzen ari direla kontuan hartuta). Hala, bada, egoera hori nekazaritzaren jarduera bertan behera uztea eta belaunaldi berrietan txandarik ez hartzea eragiten ari da, eta, epe luzera, arriskuan jarriko du gure herrialdearentzat ezinbestekoa den sektore hau, hazkunde eta ekarpen ekonomiko handia egin baitiezaioke.
Oso garrantzitsua eta oso komenigarria da, beraz, euskal gizartea sektorearen izaera estrategikoaren inguruan sentsibilizatzera zuzendutako eskala handiko kanpaina iraunkor bati ekitea, baita sektore horrek dakartzan ondasun publiko eta mozkin sozioekonomikoen inguruan ere.
- Euskal gizarteari jakinaraztea zer eginkizun duen benetan ere nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreak, eta zer kanpo-eragin onuragarri dakartzan (batez ere lurraldearen kudeaketa iraunkorrari dagokionez).
- Sektorearen irudia hobetzea.
- Sektoreko profesionalen autoestimua eta harrotasuna areagotzea, sektorea dibertsifikatzeko lanean esku har dezaten eta paisaia zein ingurumena babesteari dagokionez dakartzan balioen jakitun izan daitezen.
- Jende gazteak lehen sektorean lan egitea bultzatzea.
Aurrekariak
Jarduera hau lehentasunezkotzat jo zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Legebiltzarrean bere sailaren Jarduera Ildoak aurkezteko egindako agerraldian (2009ko ekaina).
Gainera, honako hau adierazten du, hitzez hitz, aurreko legegintzaldiko Legebiltzarraren xedapen batek (lehen sektorearen irudia hobetzeko kanpainari buruzko legez besteko proposamena, 2007ko martxoaren 5ekoa):
”Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Landu dezala, 2007. urtean zehar, komunikazio- eta hedapen-kanpaina bat lehen sektorearen irudia hobetzeko, landa-inguruneko sare sozioekonomikoa mantentzeko ingurumen-eragilea eta ezinbestekoa den heinean.
- Gure Autonomia Erkidegoan ingurumena errespetatzen duten eta kalitatezkoak diren produktuak sustatzeko egiten diren kanpainetan aitor dadila lehen sektorean lan egiten duten pertsonen lana ere.
- 2006. urtearen amaieran ‘EAEko nekazaritza ezaren’ kostuari buruzko azterlana berriro ezagutarazi dezala; txosten horrek aldarrikatzen baitu lehen sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan elementu estrategikotzat jo behar dela”.
Saila
Esku hartzen duten Sailak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Kanpaina abian jarri aurretik Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan (Nekazaritza eta Elikagaigintzako Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea, 92. artikulua) aurkeztuko zaie sektoreko agente nagusiei, haren edukiak nahiz hedatzeko modua aztertu eta beren ekarpenak aintzat hartze aldera.
Eraginak
Hiru foru-aldundietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza sailen arteko lankidetza bultzatuko da.
Jarduera burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako faseak
Faseak | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Diseinu-aldia | 2010/01/01 | 2010/12/01 | Bukatuta |
Garapen-aldia | 2011/03/14 | 2013/12/31 | Bukatuta |
Amaitutako jarduera | 2013/12/31 | 2013/12/31 | Bukatuta |