Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia BIZIA nekazaritzako elikagaien sektorerako eta landa-itsasertz ingurunerako
Berrikuntza eta Kooperaziorako Estrategia Bizia eta KATILU. Rogelio Pozo, AZTI.
EVIC zabaltzeko baliabideak:
• Kooperazio Neurria eta azpi-neurrien aurkezpen orokorra. Santiago Martínez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.
o 2015eko Kooperazio neurrira aurkeztutako berrikuntza-kooperazio proiektu baten adibidea: Idiazabal Jatorrizko Izendapenarako esne-bilketaren optimizazioa. Miriam Molina, Idiazabal JIren Gerentea
• Berrikuntza Brokerra. Pilar Riaño, HAZI Fundazioa.
Zer da EVIC
La viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria está trabajando en el diseño de la Estrategia Viva de Innovación y Cooperación, EVIC, con el objetivo de facilitar el desarrollo
Lankidetza-ekimen berriztatzaileak behar ditugu lehen arloan, gure baserrietan, arrantzale-herrietan eta elikagai-industrian; eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza, horretarako, Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Bizia diseinatzen ari da (BLEB).
Gaur egun, landa eta itsas eremuan izan badira produktuak, prozesuak, metodoak eta abar sustatzeko baterako ekimenak eta BLEBen helburua joera, berrikuntza dena, sektoreka eta lurraldeka zabaltzea da, gizarte, ekonomia eta ingurumen lehiakortasunerako eta iraunkortasunerako bulkada nagusietako bat baitira.
BLEBen diseinua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak koordinatu du. Lan talde mistoan ondokoak izan dira partaide: zuzendaritzetako Innobasqueko, Azti Tecnaliako, Elikako, Haziko eta Neiker Tecnaliako pertsonak. Horiek guztiak Katilu-n integratzen dira, BLEBen diseinua eta zabalkuntza erraztu eta bultzatzeko tresna baita.
Hiru elementu desberdin
1. Lankidetzan berrituz: edozein premia edo benetako erronkari erantzuna edo konponbidea ematea, baina ezaguera teknologikoa, praktikoa, kudeaketa-arlokoa aplikatuz... eta sormena erruz erabilita, beste ideia eta konponbide batzuk batera uztartuz, baita hasieran agian ezinezkoak iruditu izan arren ere, edo lehenago inoiz bururatu ez izanagatik ere. Kontua da produktu eta zerbitzu berriak sortzea; prozesuak, kudeaketa-moduak eta negozio-ereduak atzera berriro pentsatzea, eta baita gauzak egiteko eta harremanak izateko beste modu batzuk garatzea ere.
2. Ekosistemako ikusmira eta lankidetzako berrikuntzarako ahaleginak ardaztea: BLEBren aburuz, garrantzitsua da nekazaritza eta elikadura sektoreko eta landa eta itsas inguruneko "ekosistema"ko agenteen arteko lankidetza. Hori dela eta, hurrengo urteetan, ahaleginak bideratuko dira esparru desberdinetako agenteak lankidetza eremuen inguruan lotzera. Lankidetza eremuok ondokoak dira: LGP 2020 (Landa Garapenerako Programa), sektoreko plan estrategikoak eta elikaduraren inguruko gaietan, Euskadi Ris 3rako espezializazio adimentsuaren estrategia.
3. Lankidetzan berritzea xaxatzeko eta errazteko tresnak aktibatzea: BLEBari abiada emateko, baditugu bi gauza: diseinatua dugu ekintza-plana; eta badugu Katilua ere. Katilu horretan, diziplina anitzetako hainbat langile eta antolakunde ari da proiektuen garapena erraztu nahian eta berrikuntza lankidetzan egiteko giro egokia sortu nahian, batera ahaleginduz, baliabideak eta ezaguerak batera erabiliz. Eta administrazioak beste tresna bat ere baliatuko du testuinguru lagungarri hori bultzatzeko, hau da, sortzen diren lankidetza-proiektuei diruz laguntzearren, hainbat laguntza-deialdi egingo du.
Baliabideak eta erronkak
BLEBren erronkak hauexek dira: berrikuntzari eusten dion nekazaritza eta elikadura enpresen kopurua handitzea, I+G+B transferentzia handiagoa bermatzea eta gero eta enpresa eta ekoizle txiki gehiagok berrikuntza eta lankidetzako dinamikak garatzea erraztea.
Horretarako, hiru jardute alor zabaldu dira eta KATILU espaziotik koordinatu eta dinamizatuko dira:
1. Lankidetzako berrikuntza proiektuak sorrarazi eta erraztea
2. Berrikuntza eta lankidetzako kultura eraikitzea, sektoreko eta lurraldeko erreferentziazko agenteekin lankidetzan
3. Berrikuntza eta lankidetzarako ezaguera kudeatzea
Ezagueren transferentzia errazteko, KATILUko talde teknikoak ondokoa sustatuko du: berrikuntza eta lankidetzarako monografikoak egitea aukera eta esperientzia praktikoak konpartitzeko, idatzizko baliabideen eta Lankidetzako Berrikuntzaren Agendaren bidez.
Onuradunak
BLEBk abantailak eta aukerak sortzen ditu lankidetza proiektu berritzaileetan esperientzia duen eta garatzen jarraitu nahi duen ororentzat eta esperientzia barik ideiak eta ardura duten pertsonentzat, ekoizleentzat, enpresa txikientzat eta erakundeentzat.
Katilu espazioko eskaintzak hiru dira nagusiki:
- Ideiak proiektu bihurtzeko aukerak aztertu eta emateko espazioa, metodologiak, dinamikak eta taldea eskaintzea
- Transferentzia jardunaldi eta mintegietan parte hartzea, baita gaitze programetan ere
- Agente anitzeko sare dinamikoko partaidea izatea
Azken aldaketako data: