Aldi baterako atzerrian bizi direnen boto-frankeoaren gastuak itzultzea (ERTA)
Atzerrian aldi batez bizitzen ari bazara eta Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan bozkatu baduzu, zure botoaren frankeo-gastuak itzultzeko eska dezakezu.
Horretarako, hau egin behar duzu:
- Hirugarrenaren alta-izapidea Bi modutan egin dezakezu:
- Telematikoki, eta horretarako:
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak onartutako ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu (BAKQ; Izenpe-ren herritarraren ziurtagiria; ONA txartela; edo NAN elektronikoa),
- sakatu lotura hau eta kasu egin jarraibideei.
- Telematikoki egin nahi ez baduzu, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik deskarga dezakezu eredu normalizatua.
- Zure banku-erakundea “bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari” atxikita badago (Kutxabank, BBVA, Banco Santander, Caixabank, Caja Rural de Navarra, Banco Sabadell eta Laboral Kutxa):
- bete hirugarrenaren altaren eredu normalizatua zure identifikazio-datuekin eta banku-datuekin (zure banku-kontuaren IBAN zenbakia).
- sinatu Administrazioari zure datuak egiaztatzeko baimena emateko laukian.
- Zure banku-erakundea bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikita ez badago:
- bete hirugarrenaren altaren eredu normalizatua zure identifikazio-datuekin eta banku-datuekin (zure banku-kontuaren IBAN zenbakia).
- sinatu Administrazioari zure datuak egiaztatzeko baimena emateko laukia.
- aurkeztu banku-kontuaren titularra nor den egiaztatzen duen bankuaren jatorrizko ziurtagiria. Banka elektronikoa erabiltzen baduzu, zure banku-erakundearen webgunetik deskarga dezakezu titulartasun-egiaztagiria.
- Zure banku-erakundea “bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari” atxikita badago (Kutxabank, BBVA, Banco Santander, Caixabank, Caja Rural de Navarra, Banco Sabadell eta Laboral Kutxa):
- Telematikoki, eta horretarako:
- Amaitzeko, bidali dokumentazio hau pelectoral@euskadi.eus helbide elektronikora:
- Hirugarrenaren alta modu telematikoan egin baduzu, hirugarrenaren altaren ziurtagiria (“konformaziozko erreferentzia osoko zenbakia”) erantsi behar duzu. Zure bankua “bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari” atxikita badago, hirugarren altaren izapide telematikoa amaitutakoan, ziurtagiria inprimatu ahal izango duzu eta hor agertuko da konformaziozko erreferentzia osoko zenbaki Aitzitik, zure bankua atxikita ez badago “konformaziozko erreferentzia osoko zenbakia” hori geroago bidaliko dizute.
- Hirugarrenaren alta modu telematikoan egiten ez baduzu, hirugarrenaren alta sinatuta eta beteta eskaneatu behar duzu eta bidali. Gainera, zure bankua ez badago “bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari” atxikita, banku-kontuaren titularra nor den egiaztatzen duen bankuaren jatorrizko ziurtagiria ere erantsi behar duzu.
- Zalantzarik baduzu, hauteskunde-prozesuen zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke bide hauek erabiliz:
- Helbide elektronikoa: pelectoral@euskadi.eus
- Telefonoa: +34 94 607 56 38