Argitalpen-data: 2017/01/18
Lan-istripua `halabeharrezko eta berezko´ zerbaitzat hartzeari uzteko kontzientzia soziala areagotzea
OSALANeko zuzendari nagusiak, Alberto Alonsok, erakunde honen zuzendaritzatik bideratu nahi duen lanaz aritu zen Euskadiko Enpresaz Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuetako Elkartearen jardunaldian Bilbon atzo.
Alberto Alonso, OSALANeko zuzendari nagusiak ireki zuen jardunaldia eta bere hitzaldian, prebentzio-kulturaren errealitateari buruz aritu zen; oraindik-orain, arriskuen aurkako prebentzioa gurean, bi abiaduratara doan errealitatea dela, eskuarki, enpresa handienetan ezarrita dago eta enpresa txikietan ordea, ekoizpen-aktibitateari hobekuntzarik ekartzen ez diot kostua bezala ikusten da prebentzioa eta beraz, ez da lehentasunezkoa.
Lan-istripua lanari “halabeharrezko eta berezko” zaion zerbait bezala kontsideratzen duen inertzia hausteko konpromezua adierazi zuen Alonsok. “Hiritarrek –jarraitu zuen- artegatzen jarraitzen dute istripu larriak gertatzen direnean, baina ez dute arriskuen aurkako prebentzioa gogoan egonezinaren arrazoi zehatza pasatzen duenean”. Horregatik, seinalatu zuen bere zeregin nagusia euskal gizarteak “lan-istripua halabeharrezko zerbaitzat hartzetik prebentziorik ezaren aurrean erabateko gaitzespen soziala erakusteko salto kualitatiboa eman dezan” izango da.
Bere hitzaldian prebentzio-zerbitzuek gure Autonomia-Erkidegoan egiten dituzten osasun-jarduerak arautzen dituen dekretu-zirriborroaren izapideari berriz ekiteko asmoaz hitz egin zuen eta Euskadiko lan-osasunaren informazio-sistemaren oinarria den Gutxieneko Datu Multzoaren proiektua abiarazteko kolaborazio deia egin zien prebentzio-zerbitzuei.
ASPA Euskadik antolatutako jardunaldian lan-arriskuen prebentziotik ondorioztatutako enpresa-erantzukizunei burzko hitzaldia eman zuen Garbiñe Biurrun epaileak, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Lan-Arloko Salako lehendakariak.