Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzak agindu bat onartu du 2024ko "Ikerkuntzako Euskadi Saria" deialdia egiteko (Gobernu Bilera 2024-12-03)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024 urteko Zientzia eta Teknologia alorreko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren deialdia egiteko agindua onartu du gaur.

Jarduera zientifikoa sustatzeko sortutako Ikerkuntzako Euskadi Saria urtero egiten da deialdia eta 2024ko edizioan 42.000 euro emango zaizkio sarituari. Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hautagaitzak, pertsonalki edo hirugarrenek proposatuak, https://www.euskadi.eus/servicios/0176110 helbidean aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)