Urteko azken jarraipen-bilerak

Argitalpen-data: 

Azken hilabetean, Euskadi Lagunkoiako talde teknikoa Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udalerritako talde sustatzaileetako arduradunekin bildu da.

Azaroaren 27an, Ormaiztegi eta Urretxu udalerrietan egon ziren. Hurrengo astean, abenduaren 4an, Donostia Lagunkoiaren txanda izan zen, eta 5ean, Irurarena. Gipuzkoako Itzulia amaitzeko, abenduaren 11n Hondarribia bisitatu zuten.

Bizkaiaren kasuan, Lea-Ibarra izan zen bisitatutako udalerria, abenduaren 9an.

Topaketa horiek Euskadi Lagunkoia ekimenak adinekoekin lagunkoiagoak diren udalerriak lortzeko ezartzen dituen jarraibideak aurrera eramateko udalerri bakoitzean egiten ari diren urratsak ezagutzeko balio dute.