Save the date! Apuntatu agendan Euskadi Lagunkoiaren jardunaldia

Argitalpen-data: 

Datorren azaroaren 20an Euskadi Lagunkoiaren urteko jardunaldia ospatuko dugu Donostiako Kursaal Jauregian.

Aurtengo erronka, bakardadea, erreferentziatzat hartuta, nazioarteko zein estatuko adituen laguntza izango du jardunaldiak.

Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak, Nerea Melgosa sailburua buru duela, izango da anfitrioia. Eta Euskadi Lagunkoiako taldea, Matia Institutuaren koordinaziopean, ekitaldia prestatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko da.

Euskadi Lagunkoiak dagoeneko 83 udalerri ditu atxikita Euskal Autonomia Erkidegoan, eta kohesio- eta ezagutza-sare garrantzitsua bihurtu da. Hamarkada batez baino gehiagoz esperientziak batu ditu, diagnostiko eta ekintza-plan ugari egiten lagundu du, eta adinekoekin lagunkoitasuna zabaldu du Euskadi osoan.

Urtero, udalerrietako ordezkariak eta profesional adituak biltzen ditu en jardunaldiak, bere 8. edizioa ospatuko du aurten, ekimenaren sendotasuna azalduz. 

Apuntatu zure agendan eta ez galdu Euskadi Lagunkoia jardunaldia!