Oharra: Mendariko ospitalea Normaltasunez dabil lanean dagoeneko

Argitalpen-data: 

Osakidetzaren Mendaroko Ospitaleko larrialdi-zerbitzuak normaltasun osoz funtzionatzen du dagoeneko.

Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek Mendaroko Ospitaleko larrialdietan eragindako kalteak konpondu ostean.

Gaur, goizeko 10:30etik aurrera, zerbitzuan bete-betean lanean ari dira, eta ohiko jarduera berreskuratu dute.

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak eskerrak eman nahi dizkie Mendaroko ospitaleko profesional guztiei, atzoko egoeran erakutsitako prestasunagatik eta egindako ahaleginagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie pazienteek izan zituzten eragozpenen aurrean izan zuten jarrera onagatik eta eskuzabaltasunagatik.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)