Oharra: Mendaroko Ospitalea

Argitalpen-data: 

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak dagoeneko abian jarri du Mendaroko Ospitaleko pazienteei osasun-laguntza bermatzeko jarduera-protokoloa, bart goizaldean izandako euriteen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko.

Prezipitazioen ondorioz, gaur goizaldean ura iragazi da klimatizazio-zirkuituan, eta larrialdietako erizaintzako kontroleko sabaia busti du.

Adierazi behar da ez dela kalte pertsonalik gertatu, eta pazienteak berehala eraman direla ospitaleko beste eremu batzuetara, berme guztiekin artatuak izateko.

Une honetan kalteak baloratzen ari dira, kalteak konpontzeko eta larrialdietako gunea bihar, igandea, edo beranduenez astelehenean, lehen orduan martxan izateko.

Bitartean, premiazkoak ez diren pazienteak Eibarko EAGra bideratzen ari dira, eta gertatzen diren kasurik larrienak Donostia Unibertsitate Ospitalean edo Zumarragako Ospitalean artatuko dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)