Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikasleek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan praktikak egin ditzaten lankidetza hitzarmena onartu dute (Gobernu Bilera 2024-07-16)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du, ikastetxe horretako ikasleek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak praktika akademikoak egin ahal izan ditzaten.

Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, kontseiluak oniritzia eman dio hezkuntza-arloko lankidetza-hitzarmen horri. Hitzarmen horri esker, Complutenseko ikasleek, irakaskuntza ofizialetan zein propioetan matrikulatuta, kanpoko praktika akademikoen programa bat egin ahal izango dute Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. Organo horrek hartuko du bere gain auzitegi-zientzien arloan etorkizuneko profesionalak izango diren ikasleak prestatzeko lana.

Praktikak arautzeko maroa ezartzen duen hitzarmenak ez dio Gobernuari inolako konpromiso ekonomiko edo finantzariorik ekartzen.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)