Jaurlaritzak hobekuntzak onartu ditu Ertzaintzaren plantillaren lan-baldintzetan eta baldintza ekonomikoetan (Gobernu Bilera 2024-6-18)

Argitalpen-data: 


      CONVENIO.jpg
  • Neurri berriek onurak dakartzate 55 urte baino gehiago dituzten eta erretiroa 60 urterekin hartzen duten pertsonentzat
  • 1.800 agente baino gehiago dituzten ikerketa kriminaleko taldeak sustatuko dituzte ere

Gobernu Kontseiluak, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren aldaketa berri bat onartu du gaurko bileran. 2011tik indarrean dagoen hitzarmenaren laugarren aldaketa da, eta, oraingoan, 6,3 milioi eurotan estimatutako hiru hobekuntza ekonomiko eta lan-hobekuntza garrantzitsu ekarriko ditu agenteentzat:

1- MENTORING PROGRAMA BERRIA: “Adinagatik jarduneko zerbitzuaren jardueraren modulazioa” akordio arau-emaileko 71. artikulua (eta hurrengoak, 78ra arte eta xedapen iragankorrak eta azken xedapena) aldatzen da, 55 urtetik 60 urterekin erretiratu bitartean bere jarduera modulatzen hasi nahi duten agente guztientzat programa berri bat sartzeko. Programa horrek 2,3 milioi euroko hobekuntza ekarriko duela estimatzen da. Mentoring esaten zaio bere helburua delako ibilbide profesionalean metatutako ezagutza belaunaldi gazteenei transferitzea, eta pertsona horiek, beraz:

  • Urteko lanaldiaren murrizketa izango dute eta egun libreetan pilatu ahal izango dute.
  • Gaueko txandan lan egitetik salbuesteko eskaera egin ahal izango dute produktibitate-osagarria kobratuz, lan hori egingo balute bezala, edo mentoringa eginez bertan jarraitzea aukeratu ahal izango dute, egindako gau bakoitzeko beste 27 euroko konpentsazio ekonomiko erantsia kobratuz.
  • Arrisku edo inplikazio handia duten hainbat zeregin egiteari utzi ahal izango diote. Alde horretatik, Ertzaintzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, programa horri atxikitako pertsonek egin ditzaketen zereginen katalogoarekin.

2- IKERKETA KRIMINALEKO TALDEAK: 60. artikuluaren 8. atala aldatzen da Ertzaintzako ikerketa kriminaleko taldeen lansari-baldintzak hobetzeko. Horrela, ikerketa kriminala eskatzen den lanpostuetan lan egiten duten (eta eginbide- eta ikerketa-eginkizunak esleituta dituzten) 1.800 pertsonak baino gehiagok hilean 150 euroko produktibitate-osagarri berria jasoko dute.

Programa horrek 3,3 milioi euroko hobekuntza ekarriko duela estimatzen da. Helburua da lan hori ekonomikoki osatzea, gero eta konplexuagoa baita indarkeria matxistaren biktimak detektatzeko eta babesteko, ziberdelinkuentzia jazartzeko, legegintzaren arloko etengabeko berrikuntzetara egokitzeko eta beste hainbat arlotako kontrol eta kalitate baldintzak, gero eta zorrotzagoak direnak, kontuan hartuta. 

2- KONTZILIAZIO- ETA BERDINTASUN-BALDINTZA BERRIAK: 2. artikulua eta 60. artikuluko 4. atala aldatzen dira, genero-berdintasun efektiboan bi hobekuntza sartzeko, bai eta seme-alaben arretan erantzukidetasunean ere. Programa horrek 600.000 euroko hobekuntza ekarriko duela estimatzen da.

  • Gaueko txandan lan egiteko salbuespena eskatu duten emakumeek txandari lotutako osagarri guztiak mantenduko dituzte haurdunaldian edo edoskitze-aldian arriskuagatik bajan daudenean, edo 12 urtetik beherako seme-alaba zaintzeko baimena duten bitartean.
  • Langile guztiek jasoko dute beren lan-txandako ordu-konpentsazioa eta konpentsazio ekonomikoa, baita aitatasun-baimenetan baliatzen dituztenean ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)